Nekora

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Nekora / Txamarra
Necora puber.jpg


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Arthropoda
Azpifiluma: Crustacea
Klasea: Malacostraca
Ordena: Decapoda
Infraordena: Brachyura
Familia: Portunidae
Generoa: Necora
Espeziea: Necora puber
Izen binomiala
'Necora puber'
Holthuis, 1987)
Sinonimoak
  • Liocarcinus puber (Ingle, 1980)
  • Macropipus puber (Christiansen, 1969)
  • Portunus puber (Leach, 1814)
  • Cancer velutinus (Pennant, 1777)
  • Cancer puber (Linnaeus, 1767)
  • Polybius puber (Linnaeus, 1767)

Nekora edo txamarra (Necora puber) krustazeo dekapodo espezie bat da, sukaldaritzan oso aintzat hartzen den karramarroa. Necora generoko espezie bakarra da.

Nekora Norvegia hegoaldetik Mendebaldeko Sahara arte bizi da, eta Mediterraneoaren eskualde batzuetan ere bai. Itsas hondo harritsuetan bizi da, itsasertzetik 65 metroko sakonera arte.

Ezaugarriak [aldatu]

Gorputza ile fin-finez estalia du, belus itsura emanez. Oskola arrexka edo beltzaxka du, tarte urdinekin, 7-15cm zabalekoa. Lehengo pereiopodo (hnaka) parea hbesteak baino handiagoa da eta haginak ditu. Azken pereiopodo parea zabala da, igeri egiten errazteko.

Negu azkenetan, arrak emea ernaltzen du, hazia hazi-putzu baten ipintzen du eta handik pasatzen dira arrautzak errun momentuan, martxo inguruan.

Sukaldaritza [aldatu]

Nekorak merkatuko karramarro espezietan haragirik finena eta estimatuena du. Prestatzeko ohiko era egostea da. Ohiko platera da Europa Mendebaldean Atlantikoaren kostaldean, Euskal Herria barne.

Txamar egosiak.
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Nekora