Nekronomikon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nekronomikon
Necronomicon prop.jpg

Nekronomikon liburuaren irudia.

Egilea Kitah Al-Azif (fikziozko idazlea)
Howard Phillips Lovecraft idazleak asmatua (738 (fikziozko urtea)
1922 (benetako urtea))
Generoa Fikziozko liburua
Datuak
Jatorrizko izenburua νεκρονομικόv
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Euskaraz
Izenburua 'Nekronomikon'

Nekronomikon liburua (grezieraz νεκρονομικόv) fikziozko grimorio (aztikeri liburua) da, berez beldurrezko eta zientzia-fizkiozko maisu handienenetakoa izan zen Howard Phillips Lovecraft idazle estatubatuarrak asmatu eta idatzi zuen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

H.P. Lovecraft idazlearen arabera, Nekronomikon arkanoen jakintza, magia errituala eta aztikeriaren liburua da, bere irakurketak irakurlearen erotzea eta heriotza ekar dezake. Bertan ahaztutako formulak topa daitezke, hauen bidez botere izugarrizko naturazgaindiko izakiekin harremanetan jarri ahal daiteke, hauek Antzinakoak dira, euren lozorrotik esnatuarazi eta behin batez eurena izan zen munduaz berjabetu daitezen.

Liburua bera beste lau liburutan banatuta dagoela suposatzen da:

Liburua Kapituluak Deskribapena
I
42
Antzinakoen eta beren lejioen handitasun eta balentriak agertarazten dira; baita Jainkoen gorentasuna ere.
II
19
Nyarlathotep beldurgarria eta heriotzaren urtean gertatukoaz mintzo da.
III
36
Aztikeria, bere erritual eta sekretuez mintzo da.
IV
Hemen Patuaren Liburuan idatzitakoa deskribatzen da, honek Orden Sakratuan gertatuko dena iragartzen du.

Beharbada Lovecraften narrazioan Nekronomikoneko esaldirik ezagunena honako hau da:

« «Behin betirako datzana ez dagoela hila, eta eoi arraroekin heriotza bera ere hil daitekela».  »

Nekronomikon liburua Lovecraften idazki gehienetan agertzen da, hauetan beste ustezko aztikeri liburuak ere aipatzen dira, esate baterako De vermis mysteriis (latinez, "Harraren misterioei buruz") eta Le culte des goules (frantsesez "Gulen gurtza"), azken hau ustez D'Erlette konteak idatzia ("Lovecraft Zirkuluko" kide zen August Derlethi eginiriko keinua). Benetazkoak ala fikziozkoak diren beste liburu batzuk eta Lovecraften idazlanetan agertzen direnak hauek dira: Pnakotikos eskuizkribuak; Gauthier de Metzen Image du Monde, eta Arthur Machenen "Pan Jainko Handia".