Grimorio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Grimorioak magiaren ezaguerak biltzen dituzten Erdi Aroko liburuak dira. Erdi aroan ere “liburu beltzak” bezala ezagutzen ziren. Kronologikoki Goi Erdi Arotik XVIII. mendera sortu ziren. Dena dela, horrelako liburuak munduko kultura eta garai oso desberdinetan aurki daitezke. Europako kasuan edukiak desberdinak izaten zituzten: etorkizunaren iragarpenak, astrologiaren gaineko informazioa, sorginkeriak egiteko errezetak, akelarretara joateko formulak, beste munduko izakiei (aingeruak, deabruak, arimak) deitzeko moduak, kutunak egiteko moduak… Sarritan liburuak beraiek indar magikoa izan zezaketen. Esoterismoaren ikuspuntutik, ordea, maila baxuko magia liburua bezala kontsideratzen zaio, bereziki aztiei eta poetei zuzenduta.[1] Literaturan asko erabili izan dira horrelako liburuak eta argumentuak.

Oilo beltza grimorioan jasotako kutun baten diseinua.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitzaren etimologia ez dago batere garbi, iritzi desberdinak izanik. Hauetako liburu asko neurtitzetan idatzita daude eta horri italieraz rimario esaten zaio, hau da, neurtitzez eginiko lana. Garaiko pentsamenduan neurtitzez eta kantu bidez esandakoak botere handiago zuen. Horren adibide garbiena arao edo konjuruetan dugu. Dena dela hau hipotesi bat besterik ez da. Beste idazle batzuek frantsesetik hartutako "grammaire" hitza, "gramatika", grimorio hitzaren jatorria bezala hobetsi dute.[2]

Grimorio historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemen bakarrik Europako tradizioan jasotako batzuk aipatuko ditugu:

  • Janblikoren Egiptoko Misterioei Buruzkoa. III. mendean idatzita ondorengo grimorioetan eragin handia izan zuen.
  • San Ciprianoren Grimorioa. Ezagunetariko bat.
  • Abra-Lelin aztiaren Magia Sakratuaren Liburua.
  • Honorio IIIaren Liburua edo Liber Juratis (Grimorium Honorii Magni).
  • Oilo Beltza.
  • Salomongo Gako Nagusia.
  • Lemegeton.
  • Grimorio Handia.
  • Galdrabók, Islandiako grimorioa, XVI. eta XVII. mendetan bilduta.
  • Turielko Grimorio Sekretua.

XIX. mendeko berpiztea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromantizismoaz hasieran eta, ondoren, mende bukaeran, elkarte sekretuek eta okultismoaren zaleek horrelako literatura errebindikatu eta berreskuratu zuten. Askotan sektek ere horrelako literaturan bilatu dute oinarri ideologikoa. Ondorengo mendetan oso erabiliak izan dira baita ere bertan jasotzen ziren iragarpen katastrofistak direla medio, helburu komertzialez.

Grimorio literarioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera aipatu denez literaturak horrelako liburuak edo erreferentziak askotan erabili izan ditu. Ezagutzen dira baita ere grimorio literarioak, esaterako, H. P. Lovecraft asmatutako Nekronomikon; esan behar dugu idazle honek ez zuela izenburu horren libururik idatzi baina horren aipamenak ohikoak dira haren lanetan. Jorge Luis Borgesek ere gustuko zituen horrelako aipuak.

Erreferentizak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pierre Riffard: Diccionario del esoterismo. Madril: Alianza, 1983, 187.or.
  2. Pierre Riffard: Diccionario del esoterismo. Madril: Alianza, 1983, 187.or.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Grimorio Aldatu lotura Wikidatan