Nerea Intxausti Castiñeira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nerea Intxausti Castiñeira
Bizitza
JaiotzaPasaia, 2000 (23/24 urte)
Herrialdea Gipuzkoa
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hanze University of Applied Sciences, Groningen (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
katalana
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Berria

Twitter: nerenereaa LinkedIn: https://es.linkedin.com/in/nerea-intxausti-casti%C3%B1eira-289bab193 Edit the value on Wikidata

Nerea Intxausti Castiñeira (Pasai Donibane, Gipuzkoa, 2000) kazetaria eta idazlea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Formakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetaritza ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) (2018 - 2023) eta unibertsitate berean Publizitatea eta Harreman Publikoak ere ikasi zituen (2018 - 2022).

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berria egunkariko Gizarte saileko erredaktorea eta sareetako kudeatzailea da 2023tik. Radio Euskadiko albistegietako erredaktorea eta esatari lanetan jardun zuen Bilbon (2022-2023). Komunikazio saileko laguntzailea izan zen Pasai San Pedroko Albaola Itsas Kultur Faktorian (2021-2022). Informazio-buletinen erredaktore eta lokutore aritu zen Naiz Irratian (2021). Bestelako lanak ere egin ditu: Harreragile, hezitzaile edo museoko gida.

2024ko apirilaren 17an Tere Batelera ipuina aurkeztu zuen Albaola itsas Kultur Faktorian, Ainhoa Aizpurua Oyarbideren ilustrazioekin hornitua. Pasaia Itsas Festibalaren testuinguruan, Albaola Itsas Kultur Faktoriak eta Pasaiako Udalak babestuta. Haurrei zuzenduta dago liburua eta batelerek Pasaian izan zuten historia eta garrantzia txikienen iruditerian integratzea du helburu.[1]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Albaola. (2024-04-17). «BATELERAK PASAIAKO BADIAN» Albaola (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  2. ««Gustatzen zait pentsatzea batelerek hegemoniaren kontra egin zutela»» Berria 2024-04-23 (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  3. «Bateleren lanari eskainitako ipuina aurkeztu da: “Tere Batelera”» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]