Ness (aintzira)
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Eremua | 56.4 km² | |||||
| Luzera | 39 km | |||||
| Gehienezko sakonera | 230 m | |||||
| Arroa | 1775 km² | |||||
| Hiriak | Fort Augustus, Invermoriston, Drumnadrochit, Abriachan, Lochend; Whitebridge, Foyers, Inverfarigaig, Dores. | |||||
Ness (Eskoziako ingelesez Loch Ness, Eskoziako gaeleraz Loch Nis) ur gezako aintzira zabal, sakon eta batez ere luzera oso handikoa da. Eskoziako Lur Garaietan (ingelesez Highlands, eskoziar gaeleraz A' Ghàidhealtachd) kokatua dago.
Ness aintzira, Inverness hiritik 37 km hego-mendebalderantz dago. Glen Handia izenaz ezagutzen den faila geologikoaren lur masa handiena da eta iparraldean Inverness-etik hegoaldera Fort William-erako norabidean finkatzen da. Kaledoniako Kanalak, Glen Handiaren bidez, Ness aintzira erabiltzen du pasabidetzat bezala bi itsasaldeak lotzeko (ekialdea eta mendebaldea).
Aintzira hau, elkarri loturiko Eskoziako aintziren sarearen zati da. Glaziarrek landu zuten, aurreko glaziazio aroan. Bere urek ezohiko gardentasun oso baxua dute, erabateko kolore ilunekoak dira, bere inguruko lurrek zohikatz edo turba osagai handia baitute.
Eskoziako aintzirarik handienetan bigarrena da hedaduraz, 56,4 km2 baititu, baina bere sakontasuna kontutan hartuta bolumenaz handiena da. Ingalaterra eta Galesko aintzira guztiak bat eginik baino ur gehiago du Nessek. Bere zatirik sakonenean, 226 m ditu (Londresko BT Dorreak, konparazio baterako, 189 m ditu; hortaz, erabat urpean legoke).
Nessen ertz batean dago Urquhart Gaztelua.
Eduki-taula |
Ness aintzirako munstroaren kondaira [aldatu]
Nessen osperik handiena kondairazko Ness aintzirako munstroa —herri hizkeran, Nessie— ikusi izanari buruzko albisteetan datza, nahiz eta, kondaira hori gorabehera, aintzira berez den erakargarria. Itsasontzi eta txalupak aintziraren kostako hainbat tokitatik ateratzen dira, turistei «munstroa ikusteko aukera» emateko.
Ezaugarriak [aldatu]
Biltegi-Ponpaketa Hidrologiko Planaren erreserborioetako baxuena bezala ere jarduten du, bere motako Britainia Handiko lehena. Turbinak jatorriz, hurbileneko errotari energia hornitzeko erabili ziren, baina orain britainiar elektrizitate-sare nazionala energiaz sortu eta hornitzen du.
Bere hego-sartaldeko zatian, Fort Augustustik gertu, aintzirako uharte bakarra dago: Cherry uhartea, crannog deritzen uharteen adibide garbia (Burdin Aroaren inguruko uharte artifizialak).
Irudiak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Ness aintzirari buruzko argibideak
- (Ingelesez) Ness aintziraren gida