Ni, Klaudio (telesaila)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

I, Claudius edo Ni, Klaudio Erresuma Batuko BBC telebista kateak 1976an ekoiztu eta emititu zuen telesail labur bat izan zen. Robert Graves idazlearen I, Claudius eta Claudius the God ("Klaudio Jainkoa") eleberrien egokitzapen bat da. Telesaila honen sortzailea Jack Pullman izan zen, era berean gidoiaren idazlea ere izan zelarik. 13 atalek osatu zuten.

Bertan Julio-Klaudio dinastiaren gora beherak agertarazten dira, hasi Zesar Augustoren aginte egunetatik eta Klaudioren azken egunak arte, betiere azken honen autobiografia ikuspuntu batetik ikusita. Honela bada, telesailak ikuslegoa pil-pilean mantentzea lortzen du, familia horretako senitartekoen arteko azpijoko eta zitalkeriak ikusiz.

Pertsonaia nagusiak Shakespearetar antzerki giroan zaildutako aktoreek antzeztu zituzten, garai hartan telebista munduan ezezagunak ziren, baina gerora oso ezagunak bilakatuko zirenak, hauen artean Siân Phillips (Livia), Derek Jacobi (Klaudio), John Hurt (Kaligula) eta Brian Blessed (Zesar Augusto) daudelarik.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. A Touch of Murder ("Hilketa ukitu bat")
  2. Family Affairs ("Familia Gora Beherak")
  3. Waiting in the Wings ("Bastidore Artean Zain")
  4. What Shall We Do About Claudius? ("Zer Eginen Dugu Klaudiorekin?")
  5. Poison is Queen ("Pozoia Erregina Da")
  6. Some Justice ("Justizia Apur Bat")
  7. Queen of Heaven ("Zeruetako Erregina")
  8. Reign of Terror ("Izuaren Erresuma")
  9. Zeus, by Jove! ("Zeus, Ala Jupiter!")
  10. Hail Who? ("Agur Nori?")
  11. Fool's Luck ("Ergelaren Zortea")
  12. A God in Colchester ("Jainko Bat Colchesterren")
  13. Old King Log ("Errege Zahar Baldarra")

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]