Horazio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Horazio

Kinto Horazio Flako, latinez Quintus Horatius Flaccus (Venusia, K. a. 65 - K. a. 8) latinezko poeta erromatarra zen, Augustotarren garaiko garratzitsuena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Venusian jaio zen, Lukaniatik oso gertu. Aita, koaktorra, zergak kobratzen ziharduen libertoa izan zuen. Horaziok berak aipatu digu hori guztia, baina beste batzuek salsamentarius, hots, arraina gatzatua saltzailea zela aipatzen digute. Norbaitek zirikatu nahi zuenean, “Quotiens ego vidi patrem tuum bracchio se emungentem!”, esaten zion; hau da: Zure aita hainbat alditan ikusi dut besoa ukondoraino sartuta zuela. (Suetoniok)

Horazio ez zen bere jatorriaz inoiz lotsatu, aitak haundikiek jasotzen zuten hezkuntza eta formakuntza moral on bat izateko baliabide guztiak eskuratu baitzizikion. Aitak Erromara oso gaztea zelarik eroan zuen, hiritar bilakatuz, Virgiliok bezala, nekazal bizitza maite zuen, eskaintzen zizkien babesa eta lasaitasuna zirela kausa. Erroman bertan, aitak berak lehengo klaseak eman zizikon, ez baitzen jopu batez fidatzen. Gramatika ikasi zuen, klasiko latinoak eta grekotarrak irakurriz; eta olerki grekotarrak irakurriz bere edertasunerako joera kausitu zuen. Lehenengo olerkiak grekeraz idatzi zituen.

Aitaren eskuzabaltasuna eta azkartasunari esker Horazio Atenasera joan ahal izan zen bere ikasketak osatzera. Han, Zesar hil izanaren eta Erroman sortu ziren arazoen berri izan zituen.

Horazio errepublikazaleen taldekidea zen, Brutoren gidapean. Hark, Greziara armada bat sortzera joan zenean topatu zuen eta tribuno izendatu zuen. Filippos burrukan izan zen 42 urtean, eta beraren arabera ez zuten inolako aukerarik izan Antonio eta Augustoren aurka. Horrexegatik, porrot garaian eskutua bota eta ihesari eman zion. Berak ez zuen desohoretzat hartu eta Triunbiratok (Marco Antonio, Augusto eta Lepido) eman zuen amnistiari atxiki zen.

Zorrak jota idazkari lanpostu bat erosi zuen Kuestoreen bulegoetan. Horrela, olerkiak idazteari lotu zitzaion (epodoak eta satirak), poeta bezala ezagutzen hasten zirelarik. Virjiliok eta Variok berehala asmatu zuten bere etorkizuna poesia munduan eta Mezenas aurkestu zioten 39. urtean. Lehenengo elkarrizketa hotza izan zen, Horazio lotsatia zelako, eta ez zen elkarrenganako elkartasunik. Geroago, berriro topatu zuten elkar, Mezenasek lagunen taldean sartu zuen, oso ondo hartu baitzuen Horaziok berriro bera ez ikustearen saikerak ez egitea. Mezenas ez da oso pertsonai historiko ospetsua, Augustopean bizi baitzen alde batetik, ahulkulari gisa eta beste alde batetik babestu izan zituen olerkarien gerizpean. Mezenasek zekentasuna deitoratzen zuen dotoretasun finak erakartzen zuelarik aldi berean.

Kristo aurretiko 33. urtean Mezenasek etxalde bat oparitu zion Sabinia aldean. Augustok Horazio idazkari propioa izendatu nahi zuen baina bera ez zen egoera horretaz profitatu. Baretasun lasaia eta sorpresarik gabeko “aurea mediocritas”-a nahiago baitzuen; urrearen alde ipini daitekeena. Bere aisialdia gordetzen zuen inori estropozu egin gabe, filosofiaren eta bere letren probetzurako. Bizitza Erroma eta Sabiniako etxaldearen artean lerratzen zen, era lasai batean. Hark denbora uzten zion bere olerkiei lotzeko.

Kristo aurretiko 8. urtean Mezenas hil zen Horazio Augustori gomendatu eta gero, baina Horazio berbera gutxi barru supituki zendu zen testamentua egin barik. Hala ere guztien urrean Augusto oinordeko izendatu zuen. Hileta elizkizun handiak izan zituen eta Mezenasen alboan hilobiratu zuten.

Gizon gizentsu eta lasaia zen. Erromako gizartea eta etxaldearen bakartasuna gozatu zuen zaratarik egin gabe. Begirale eta psikologo zorrotza guzti-guztia arakatzen zuen. Bere morala praktikotasun eta realismoarena zen. Eraso egiten ziotenean defendatzen zen eta norbaitek txarto idaztean haserretzen zen. Berekoi samarra izan zen eta ez zen batere heroia.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Odak (edo Carmina)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Carminum liber primus edo Odes I [1] (K. a. 23)
  • Carminum liber secundus edo Odes II [2] (K. a. 23)
  • Carminum liber tertius edo Odes III [3] (K. a. 23)
  • Carminum liber quartus edo Odes IV [4] (K. a. 13)

Satirak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sermonum liber primus edo Satirae I [5] (K. a. 35)
  • Sermonum liber secundus edo Satirae II [6] (K. a. 30)

Eskutitzak (edo Epistolae)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Horazio Aldatu lotura Wikidatan