Nicolas Froment
Wikipedia(e)tik
Nicolas Froment Frantses margolaria (Uzès, 1425 inguruan - Avignon, - 1483 inguruan). 1461 inguruan, Italian izan zen, non erretaula bat egin baitzuen, Lazaroren piztuera. Gero, Avignonen lan egin zuen. René erregearen margolari ofizial izendatu zuten, eta Proventzako artearen ezaugarriak erabiliz Sasi Irazekia egiteko agindua hartu zuen. Haren estiloak eklektizismo moduko bat erakusten du, flandestarren zehaztasuna Florentziako estiloarekin bat eginez.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.