Roger van der Weyden

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jaitsiera gurutzetik

Roger van der Weyden (Tournai, Hainaut, Belgika, 1399 - Brusela, 1464ko ekainaren 18a), margolari flandriarra izan zen.

Adituen arabera, garai gotikoko Flandesko eskolako margolaririk esanguratsu eta eraginik handienekoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jan van Eyck eta Robert Campinen ikaslea izan zen. 1432an irakasle izendatua izan zen Tournain. 1435ean Bruselara mugitzen da, eta bere ohiko bizigune bilakatu zen. Hiri honetan tailer bat sortu eta margolari ofizial izendatua izan zen. Italian egon zen 1450ean, Roman eta Ferraran seguru aski.

Bere sema, Pierre, margolaria izan zen ere. Geroko beste artista batzuetan eragin handia izan zuen, Hugo van der Goes, Hans Memling, Petrus Christus, Dirk Bouts eta Gerard David esaterako.

Estiloa eta gaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gai patetiko eta Ama Birjinari buruzko gaiak interpretatzen ditu gehien bat. Egur gaineko oleoan margotzen du, panel bakarra, diptiko eta poliptikoetan. Bere lehenengo margolanetan estiloa guztiz gotikoa da: hieratikoa, eta urrezko fondoak ditu. Horren ondoren, beste estilo modernoago batera egiten du salto eta ebolizionatzen du. Bere pertsonaiak oso errealistak dira.

Margolanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken epaiketako poliptikoa, Hôtel-Dieu Museoa, Beaune

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roger van der Weyden Aldatu lotura Wikidatan