Nicole d'Oresme
Wikipedia(e)tik
Nicole d'Oresme (Normandia, Frantzia, 1325 - Lisieux, Frantzia, 1382) Erromatar Eliza Katolikoko elizgizona, teologoa eta zientzialaria izan zen.
Bizitza [aldatu]
Teologia ikasketak egin zituen Parisen. 1348tik 1356 arte unibertsitateko Nafarroako ikastetxeko zuzendaria izan zen. 1377an Karlos V.a Frantziakoak Lisieuxeko apezpiku izendatu zuen. Aristotelesen Etika, Politika eta Ekonomia eta beste lan batzuk itzuli zituen latinetik frantsesera. Ekonomiako, astronomiako eta matematikako liburuak idatzi zituen: De origine et mutationibus monetarum, Traité de la sphère, Livre du ciel et du monde, Livre de divinacions, Inter omnes impressiones.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.