Nigel Mansell

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nigel Mansell
Nigel Mansell (2007)

Britainiar auto-gidaria (Tewkesbury, Gloucertershire, 1953). 1976an Ford Formulan hasi zen unea hartzen da Mansellen karreraren hasieratzat, nahiz eta aurretik beste kategoria batzuetako lasterketetan parte hartu zuen. Hurrengo denboraldian ere kategoria horretan jardun zuen, eta berrogei lasterketatik gora eta Britainia Handiko titulua irabazi zituen. Geroago, 3 Formulara aldatu zen (etxea saldu behar izan zuen horretarako), eta 2 Formulan hasi zen ondoren. Garaitsu hartan ezagutu zuen Lotus etxeko Colin Chapman buruzagia, eta 1 Formularako hartu zuten 1981ean. 1985ean lortu zuen kategoria horretako lehenengo Sari Nagusia, Williams taldearekin. Hurrengo urteetan, zenbait lasterketa irabazi zituen, eta bigarren gelditu zen beste zenbaitetan, 1 Formulako Munduko Txapelketan. 1992an, ondoz ondoko garaipen gehien lortu zituen gidaria izan zen. 1993an, Indy Formulara aldatu zen, Newman-Haas taldera, eta txapelketa irabazten lehenengoa izan zen aurkezpenaren urtean bertan. 1995ean, berriro sartu zen buru-belarri 1 Formulan.

Kanpo loturak[aldatu]

Erreferentziak[aldatu]