Damon Hill

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Damon Hill.

Damon Graham Devereux Hill (Hampstead, Londres, Ingalaterra, 1960ko irailaren 17a) Erresuma Batuko auto-pilotu ohia da. 1 Formulako munduko txapelduna 1996an. Bi aldiz munduko txapeldun izandako Graham Hillen semea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, moto-lasterketetan parte hartzen hasi zen (1979). Auto-pilotu gisa, 1986an, 3 Formulako munduko txapelketan, bederatzigarren geratu zen. 1 Formulan, 1991n egin zuen debuta, Brabham taldearekin, Ingalaterrako sari nagusian, Silverstongo zirkuituan. 1993an, Williams taldeko pilotu gisa, Hungaria, Belgika eta Italiako sari nagusiak irabazi zituen. 1994an, sei lasterketa irabazi zituen, baina ez zuen txapelketa irabazterik izan, Michael Schumacherren mesedetan. Azkenik, 1996an, zortzi lasterketa irabazita, txapeldun geratu zen, Jacques Villeneuve taldekidearen aurretik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Damon Hill Aldatu lotura Wikidatan