Michael Schumacher

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Michael Schumacher
Michael Schumacher
Datu pertsonalak
Izen osoa Michael Schumacher
Ezizena Kaiser
Jaio 1969ko urtarrilaren 3a
(45 urte)
Hurth (Alemania)
Ibilbidea
Jarduneko urteak 1991 - 2006
Taldeak Jordan, Benetton, Ferrari
Lasterketak 312
Lorpenak
Txapelketak 7 (1994, 1995, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004)
Garaipenak 91
Podium 154
Pole Position 68
Itzuli azkarra 76
Lehen lasterketa 1991ko Belgikako Sari Nagusia
Lehen garaipena 1992ko Belgikako Sari Nagusia
Azken garaipena 2006ko Txinako Sari Nagusia
Azken lasterketa 2012ko Brasilgo Sari Nagusia

Michael Schumacher (Hurth, Ipar Renania-Westfalia, 1969ko urtarrilaren 3a - ) 1 Formulako gidari alemaniarra, 7 munduko txapelketa irabaziz errekorra duena.

Piloto alemaniarra aktiboa zegoenean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanbidez mekanikaria zen, baina betidanik izan zuen goi milako pilotu izateko grina. 1984an egin zuen debuta eta Alemaniako gazte mailako txapeldun atera zen. Hurrengo urtean, Alemaniako txapeldun ez ezik munduko txapeldunorde geratu zen. 1989an Alemaniako Formula 3ko Alemaniako Txapelketan parte hartu zuen eta hirugarren geratu zen; gainera, Macauko Formula 3ko Sari Nagusiaren irabazlea izan zen. 1989an Alemaniako Formula 3ko txapelketan hirugarren geratu zen, eta Macaoko Formula 3ko Sari Nagusia irabazi zuen ostera. 1990ean Prototipoen Munduko Txapelketan parte hartu zuen, Sauber-Mercedesekin, eta Formula 1ean hasi zen, Jordan-Fordekin; handik gutxira, baina, Benetton-Ford taldeak fitxatu zuen. 1992an lortu zuen lehen garaipena, Belgikako Sari Nagusian, eta hirugarren bukatu zuen munduko txapelketan. 1993an laugarren geratu zen munduko txapelketan. 1994an munduko txapeldun atera zen; munduko txapeldun gazteena, ordu arte. Urte hartan 8 lasterketa irabazi zituen. 1995ean berriro atera zen txapeldun, bederatzi lasterketa irabazita. 1996an Ferrari taldearekin leihatu zen, eta hirugarren bukatu zuen, hiru garaipen lortuta, Espainia, Belgika eta Italian.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Schumacher Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Alemania
Artikulu hau Alemaniako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]