Fernando Alonso
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Fernando Alonso Díaz | |
| Ezizena | Nano, Magic Alonso | |
| Jaio | 1981eko uztailaren 29a (31 urte) | |
| Oviedo (Espainia) | ||
| Ibilbidea | ||
| Taldeak | 2001 Minardi F1 2002 Renault F1 Team 2003 Renault F1 Team 2004 Renault F1 Team 2005 Renault F1 Team 2006 Renault F1 Team 2007 McLaren 2008 Renault F1 Team 2009 Renault F1 Team 2010 Scuderia Ferrari 2011 Scuderia Ferrari 2012 Scuderia Ferrari |
|
| Lasterketak | 198 | |
| Lorpenak | ||
| Txapelketak | 2 (2005, 2006) | |
| Garaipenak | 30 (15,15%) | |
| Podium | 86 | |
| Pole Position | 22 | |
| Itzuli azkarra | 19 | |
| Lehen lasterketa | 2001eko Australiako Sari Nagusia | |
| Lehen garaipena | 2003ko Hungariako Sari Nagusia | |
Fernando Alonso Díaz (Oviedo, Asturias, 1981eko uztailaren 29a - ) 1 Formulako gidari profesionala da. 2005 eta 2006an urteetan 1 Formulako Munduko Txapelketa irabazi zuen, bietan ere Renault F1 taldearekin. Txapelketa hau irabazi duen gazteena izan zen 2008an Lewis Hamiltonek, eta ondoren, 2010. urtean, Sebastian Vettelek marka hautsi zuten arte.
Eduki-taula |
Taldeak [aldatu]
Minardi F1 (2001) [aldatu]
2001ean Ferrarirekin akordioa lortzeko pauso batera geratu zen. Jean Todt zen orduan Ferrariko kirol zuzendari nagusia. Honek proba-gidari bezala fitxatu nahi izan zuen, baina Renault azkarrago ibili zen eta azkenean Alonsok azken hauekin sinatu zuen kontratua. Minardi taldean egin zuen debuta, Renaultek utzita.
-Puntuazio Sistema (1991-2002):
| Postua | 1. | 2. | 3. | 4. | 5. | 6. |
|---|---|---|---|---|---|---|
| Puntuak | 10 | 6 | 4 | 3 | 2 | 1 |
Renault F1 Team (2002-2006) [aldatu]
2002 [aldatu]
2002.urtean proba pilotu bezala hasi zen Renaulten, Minarditik itzuli ostean.
2003 [aldatu]
Denboraldi honetan lortu zuen Renaulteko gidari ofizial bihurtzea, Jenson Buttonen ordez (BAR taldeak fitxatu zuen). Urte honetan heldu zen bere lehen garaipena 1 Formulako mundu txapelketan (Hungarian). 22 urterekin, garaipen bat lortu duen gidari gazteena bihurtu zen. Baita "pole" eta podiuma lortu zuen gazteenean ere. Denboraldia 6. postuan bukatu zuen, 55 punturekin.
-Puntuazio Sistema Berria (2003-2009):
| Postua | 1. | 2. | 3. | 4. | 5. | 6. | 7. | 8. |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Puntuak | 10 | 8 | 6 | 5 | 4 | 3 | 2 | 1 |
2004 [aldatu]
Denboraldi ona izan zen hau, baina garaipenik gabekoa. Melbournen hasi zen denboraldia eta bertan 3. egin zuen Alonsok. Ondoren, Magny Coursen 2. postua eta "polea" lortu zuen. Denboraldia borobiltzeko Hockenheimen eta Hungaroringen 3. postuak lortu zituen. Gainera, urteko irteerarik onena ere egin zuen. AEBetako Sari Nagusian 9. irten zen eta lehen bihurgunean 3. zegoen. 4. bukatu zuen denboraldia, 59 punturekin.
2005 [aldatu]
Lehendabiziko titulua lortu zuen urte honetan. Guztira 7 garaipen lortu zituen denboraldi honetan. Brasilgo Sari Nagusian 1 Formulako Txapeldun gazteena bihurtu zen, 24 urterekin (Emerson Fittipaldiren errekorra hautsiz). Urte horretan taldeen txapelketa ere irabazi zuten Giancarlo Fisichellak eta biek. 133 puntu lortu zituen. Urte bukaeran Kiroletako Asturiasko Printzea Saria jaso zuen.
2006 [aldatu]
Bigarren titulua lortu zuen denboraldia. Aurreko urtean bezala, 7 garaipen lortuta Brasilgo Sari Nagusian irabazi zuen matematikoki bere bigarren txapelketa. Denboraldi zaila izan zen, auto txarrago izanda Michael Schumacherekin lehia itzela izan ostean. 134 puntu lortu zituen, aurreko urtean baino 1 gehiago.
Vodafone McLaren Mercedes (2007) [aldatu]
Denboraldi oso zaila izan zen Fernando Alonsorentzat. McLaren taldeak fitxatu zuen 3 urteko kontratua sinatu ostean. Bakarra bete zuen. Lewis Hamilton taldekidearekin arazo asko izan zituen, baita Ron Dennis zuzendariarekin ere. Azkenean 3. bukatu zuen 109 punturekin, Kimi Raikkonen txapeldun izan zenak baino puntu bat gutxiagorekin.
Renault F1 Team (2008-2009) [aldatu]
2008 [aldatu]
McLarenetik pasatu ostean Renaultera itzuli zen. Urte honetan 2 garaipen lortu zituen. Bat Singapurreko Sari Nagusian, 1 Formulan egin zen lehendabiziko gaueko lasterketan. Ondoren Japonian irabazi zuen. 5. bukatu zuen denboraldia, 61 punturekin.
2009 [aldatu]
Oso denboraldi txarra izan zen hau. Podium bakarra lortu zuen (Singapurren, 3.). Auto oso txar batekin lehiatu zen urte guztian zehar eta 9. bukatu zuen soilik 26 puntu lortu ostean.
Scuderia Ferrari (2010-egun) [aldatu]
2010 [aldatu]
Ferrarirekin debuta. Urte hasieran Red Bull eta McLaren taldeak goitik azaldu ziren, nahiz eta Alonsok lehen lasterketa irabazi. Denboraldi erdian lidertzatik 40 puntura zegoen, baina azken aurreko lasterketan lidertzan jartzea lortu zuen, Ferrariaren hobekuntzak zirela medio. Azken lasterketan txapelketa galdu zuen estrategia akats larri baten ondorioz. 2.bukatu zuen 252 punturekin, Sebastian Vettel txapeldunak baino 4 puntu gutxiagorekin.
-Puntuazio Sistema Berria (2010-egun):
| Postua | 1. | 2. | 3. | 4. | 5. | 6. | 7. | 8. | 9. | 10. |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Puntuak | 25 | 18 | 15 | 12 | 10 | 8 | 6 | 4 | 2 | 1 |
2011 [aldatu]
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |