Nivkhiak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nivkhiak
Nivkh People.JPG
Nivkhi batzuk
Biztanleak guztira ~5.800
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak  Errusia 4.652
 Ukraina 584
Hizkuntza Nivkhiera, errusiera
Erlijioa Eliza ortodoxoa, xamanismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak Isolatua

Nivkhiak edo gilgiak (etnonimoa: Nivxi; hizkuntza, нивхгу - Nivxgu) Siberiako ekialdeko etnia bat. Amur ibaiaren estuarioan eta ondoko Sakhalin uhartean bizi dira nivkhak. 5.162 ziren 2002ko erroldaren arabera. Itxuraz beste hizkuntzekin harremanik ez duen hizkuntza paleosiberiar bat hitz egiten dute. Arrantza dute lanbide nagusia (izokina, batez ere) eta itsas lehoien ehiza. Nekazaritza-lanetan XIX. mendean hasi ziren (patata). Gizonezkoen lanak ehiza eta arrantza dira; emakumezkoenak, animalien larrua lantzea, landareak biltzea, arropak egitea. Sobietar administrazioaren mendera igaro zirenean, lanbideak taldean eratu zituzten eta herri txiki batzuk lurralde zabalagoetan bildu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]