Sakhalin
Sakhalin (errusieraz: Сахалин; japonieraz: 樺太 ; txineraz: 庫頁) Errusiako ekialdean dagoen uhartea da, Okhotskeko itsasoan kokatuta eta Hokkaidōtik La Pérouse itsasarteak banatuta. Administratiboki Sakhalineko oblastean dago, hiriburua Yuzhno-Sakhalinsk duena.
Uhartea luzea da oso: iparraldetik hegoaldera 1000 km eta ekialdetik mendebaldera 30 - 160 km inguru ditu, guztira 76.400 km². Gutxi gora-behera 700.000 biztanle ditu.
Historia [aldatu]
Sakhalinek biztanle zituen Harri Arotik, bertokoak hiru herri nagusitan banatuta zeuden: Ainuak hegoaldean, Orokak erdialdean eta Nivkhak iparraldean. Txinako Ming dinastiak uhartea (Txinan Kuyi edo 苦兀 eta Kuye edo 庫頁 izenaz ezaguna) okupatu zuen japoniarrek Txinaren aurka erabil ez dezatela. Baina okupazioak ez zuen luzaro iraun.
XVII. mendean esploratzaile errusiarrak ailegatu ziren uhartera, japoniarrekin batera. XIX. mendean zehar biek eskualdearen jabetza zatibanatu zuen baina,San Petersburgoko 1875 urteko Itunaren ondoren, Errusia bihurtu zen Sakhalineko jabe bakarra.
1905eko japoniar-errusiar gudaren ondoren, herrialde biek Sakahlin banatu zuten: 50. paralelotik hegoaldera japoniarrentzat eta bestea errusiarrentzat. Bigarren Mundu Gerraren ondoren SESBek uharte osoaren jabetza berreskuratu zuen. Gaur egun, Errusiaren jabetza oraindik dirau, nahiz eta Japoniak 1990eko hamarkadan erostea proposatu.
1995ean lurrikara batek 3.000 biztanle hil zituen.
Geografia [aldatu]
Sakhalin kontinentetik Mamiya edo Tartaria itsasartea aldendua eta Hokkaidōtik Soya edo La Pérouse itsasarteak aldendua dago. Sakhalin, iparraldetik hegoaldera 948 km eta ekialdetik mendebaldera 25 - 170 km inguru izanda, Errusiako uharterik handiena da.
Uhartea menditsua da oso eta mendilerro nagusi bi ditU: Mendebaldeko Sakhalin mendiak (altuena 1.481 m Ichara mendia izanda) eta Ekialdeko Sakhalin mendiak (altuena 1.609 m Lopatin mendia izanda). Erdialdean Tim-Poronaiskaia harana dago. Hegoaldean Susuanaiski eta Tonino-Anivski mendilerroak eta iparraldean Ipar-Sakhalin ordokia daude.
Sakhalingo ibai nagusiak: 400 km Tim eta Poronai dira.
Demografia [aldatu]
XX. mendeko hasiera, 32.000 errusiarrak (horietatik 22.150 presoak) bizi ziren Sakhalinen, milaka bertokoekin batera. 2002ko erroldaren arabera 546.695 biztanle zituen, %83a errusiarrak, %5,5a korearrak (30,000), ukrainarrak eta tatariarrak. Bertokoak 2.000 nivkhak, 750 orokak, 200 evenkak eta zenbait yakut.
Yuzhno-Sakhalinsk hiriburuak 175.000 biztanle inguru ditu, korear gutxiengoa hortxe bizi da, Sakhalingo korearrak izenaz ezaguna, japoniarrek Bigarren Mundu Gerran ikatz meategietan ekarritakoen ondorengoak. Beste hiri nagusiak Kholmsk eta Korsakov dira (bakoitzak 40.000 biztanle dituena).
Sakhalingo 400.000 japoniarrak (bertoko ainuak tartean) 1945ean uhartetik kanporatuak ziren.