Nordenham
|
Nordenham |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Nordenham | |
| Herrialdea Estatua Eskualdea |
Wesermarsch barrutia |
|
| Alkatea | Hans Francksen (SPD) | |
| Koordenatuak | 53°30′N 8°28′E / 53.5°N 8.467°EKoordenatuak: 53°30′N 8°28′E / 53.5°N 8.467°E | |
| Eremua | 87,2 km2 | |
| Garaiera | 3 m | |
| Posta kodea | 26954 |
|
| Biztanleria | 26.826 bizt. (2010) | |
| Dentsitatea | 307,64 bizt./km² | |
| Matrikula | BRA | |
| [www.nordenham.de www.nordenham.de] | ||
Nordenham Alemaniako herria da, Saxonia Beherea estatuan kokatua, Wesermarsch barrutian. Weser ibaia itsasoratzen den tokiaren mendebaldean dago, Bremerhaven, ekialdean dagoelarik. Bere portua, Alemaniako portu pribaturik handiena da.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Hidrografia [aldatu]
Bremerhaveneko portuan itsasoratu aurretik, Weser ibaiak igarotzen duen azkeneko herria da Nordenham.
Hedadura eta biztanleria [aldatu]
87.2 kilometro karratuko hedadura du Alemaniako kostaldeko herri honek. Eta bere biztanleria, 2.010. urteko azken erroldaren arabera, 26.826 pertsonakoa da.
Historia [aldatu]
Wilhelm Müller izeneko merkatari bat izan zen herri honen sortzailea. Ingalaterrarekin tratuan ibili zen, behi eta ardien salerosketan, XIX. mendean. Oraingo herriaren alde zaharrenetako asko, Wurtendorfer edo Muinoetako herrixkak bezala ezagutzen dira, Blexen, Einswarden eta Atens. Hiru hauetako lehenengoan hil zen Willehad apezpikua, 789. urtean. Urte hau, herrixka horien sorrera urte bezala onartu izan da beti.
Ekonomia [aldatu]
Gobernuak 60 eta 70 hamarkadetan industrializazioa bultzatu zuen. Gaur egun Nordenhamen ekonomian garrantzi handiena duten enpresak Esenshamm Zentral nuklearra eta Premium AEROTEC hegazkinak egiten dituen lantegia dira.