Odoakro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Odoakroren solido bizantziarra, Zenon enperadore legitimoaren izenean. Txanpon honek, Odoakroren Zenonenganako mendekotasuna adierazten du.

Odoakro edo Odovakar (435-493), erdi hunoa eta erdi esziroa heruloen tribu germaniarraren buruzagia zen. Historian ospetsua da, Mendebaldeko Erromatar Inperioko azken enperadore izan zen Romulo Augustulo tronutik kendu zuelako, 476an, nor Castel dell'Ovo edo Castellum Luccanumera erbesteratua izan zen, Napoliko badian eta 511rarte edo baita beranduagorarte bizi izango zena.

Romulo Augustulo tronutik kendu ondoren, Odoakrori (germanieraz Audawakrs, "aberastasuna bilatzen duena" esan nahi duena, enperadore berri bat izendatu eta honen bidez gobernatzeko, edo Ekialdeko Erromatar Inperioko agente bezalako gobernari bezala gobernatzeko aukera suertatu zitzaion. Bere aurretik gobernatu zuten askok ez bezala, Rizimero kasu, bigarren aukera hautatu zuen, Mendebaldeko intsignia inperialak, garai horretan Ekialdeko enperadore zen Zenoni itzuliz, Italiako dux bezala berretsia izatea eskatzen zuen gutun batekin batera. Zenonek, bere onespena eman zion eskari honi eta patriziar maila eman zion.

480an hil zen arte, Mendebaldeko enperadore legitimoa zen Julio Nepotek, teorikoki, Odoakroren nagusi izaten jarraitu zuen, azken hau, bere izena zeraman txanpona ere atera zuen bitartean. Baina, Odoakrok, rex Italiae edo Italiako errege titulua ere jaso zuen, eta hala onartua izan zen bere bizitza osoan.

Baina, Odoakro eta Ekialdeko Erromatar Inperioaren arteko harremanek, okerrera egingo zuten beranduago, eta, 489an, Zenon enperadorearen laguntzarekin, ostrogodoek, Teodoriko Handiaren buruzagitzapean, Odoakroren erresuma inbaditu zuten, honen barbaro foederatiz osatutako armada suntsitu (eta oraindik existitzen ziren erromatar tropa urriak), 493an errenditzera behartuz. Teodorikok, oturuntza batetara gonbidatu zuen, eta, uste denez, ostrogodoak, bere ezpata propioarekin hil zuen, Odoakroren erresuma osoa bereganatuz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Odoakro Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Romulo Augustulo Mendebaldeko Erromatar Inperioko enperadore bezala
Italiako erregea
476-493
Ondorengoa
Teodoriko Handia