Odontozeto
Wikipedia(e)tik
Odontozeto ugaztunen klaseko zetazeoen ordenako itsasoko animalia batzuez esaten da. Odontozetoen ezaugarri berezia ahoa hortzez hornitua izatea da. Odontozeto-espezie batzuek bi barailetan dituzte hortzak, beste batzuek behekoan bakarrik. Gainerako zetazeoek baino aho estuagoa eta txikiagoa dute. Delfinidoak, monodontidoak eta platanistidoak dira odontozetoen azpiordenako familiarik ezagunenak. Odontozeto guztiak haragijaleak dira. Belugak, izurdeak, kaxaloteak, orkak, narbalak, mazopak eta piloto-izurdeak odontozetoak dira.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.