Antzinako Erregimena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bastilla, Parisko errege gotorlekua, kartzelatzat erabilia, erregetzaren etsaiek Antzinako Erregimenaren ikurtzat jotzen zuten. Bastillaren Hartzea izan zen Erregimen Berrira eraman zuen iraultzaren hasiera (1789). Haren hondakinak salerosten ibili ziren, berrehun urte geroago Berlingo Harresiarekin egin zen bezala.

Antzinako Erregimena (frantsesez: Ancien Régime) frantziar iraultzaileek, gutxiesgarritzat, 1789ko Frantziako Iraultzaren aurreko gobernuari (Luis XVI.a Frantziakoaren monarkia absolutua) jarri zioten izena da; erregimen bera zuten gainerako europar monarkiak izendatzeko ere erabiltzen da. Antzinako Erregimenari kontrajarri zitzaion Erregimen Berria (Espainian, Erregimen Liberala).

Izen hau, Aro Modernoarekin ia guztiz bat datorren garai bat izendatzeko ere erabiltzen da.

Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Erregimena izena Frantziako Iraultzaren garaian sortu zen arren, literatura arloan finkatzearen ardura handiena Alexis de Tocquevillei dagokio, Antzinako Erregimena eta Iraultza saiakera literarioaren egileari.[1] Testu horretan, hain zuzen ere, "Frantziar Iraultzak, ezeztatzen zuena bataiatzen zuela" adierazten du (la Révolution française a baptisé ce qu'elle a aboli). Tocquevillek kontzeptua Antzinako Erregimenaren oposizio ahalmen nahaspilatsu batez hornitu zuen Erdi Aroko garaiaren aurrean, historiografian arrunt egin zena XIX. mendean eta XX. mendearen lehen erdian eta ondorengo historialariek eztabaidatu dutena (bereziki François Furetek).

Iraultzaren etsai ziren erreakzionarioen ikuspuntutik, Antzinako Erregimen izendapena, malenkonia kutsu batekin aldarrikatua izan zen paradisu galduaren literatura topikoari jarraituz (edota Jorge Manriqueren «iraganeko edozein garai hobea izan zen» topikoari). Talleyrand «Antzinako Erregimena ezagutu ez zutenek, sekula ez dute jakingo zer zen bizitzearen goxotasuna» (ceux qui n'ont pas connu l'Ancien Régime ne pourront jamais savoir ce qu'etait la douceur de vivre) esatera ere iritsi zen.

Izendapena gizarte eta ekonomia egiturei aplikatu izana Ernest Labroussei egozten zaio, eta garaikidea zen Annalen Eskolak zabaldu zuen. Espainian, Pierre Vilar edo Bartolome Benassar bezalako hispanisten bidez onarpen handia izan zuen. Zentzu honekin erabiltzea, lehenago ohikoa ez zena, ohiko bihurtu zen XIX. mendeko hirugarren laurdeneko Antonio Dominguez Ortiz, Gonzalo Anes edo Miguel Artola bezalako idazleengandik, espainiar historiografian kontzeptua behin betiko finkatu zutenak. Hitza, espainiar instituzioen historiarentzat erabiltzea, askoz lehenagokoa da, baina, dirudienez hau ere frantziar eraginagatik sortu zen, XIX. mende amaierako hispanista zen Georges Desdevises du Dézerten lanaren kasuan bezala,[2] 1897an Antonio Rodriguez Villak bildua.[3]

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herman Mollen Europaren mapa (1703). Kartografoak erabilitako koloreek ez dituzte garai horretan existitzen ziren entitate politikoak adierazten, baizik eta erromatar garaiko antzinako banaketa geografikoen oroitzapena (Galia, Italia, Germania, garai horretan benetan existitzen ziren beste batzuekin batera, (Otomandar Inperioa, Errusiar Inperioa, Helveziar Konfederazioa (Suitza), Suedia, Polonia eta Portugalgo erresumak.

Materialismo historikoaren hiztegia erabiliz, Antzinako Erregimena eraketa gizarte-ekonomiko bat bezala definituko litzateke, hau da, ekoizpen moduen eta giza harremanen konbinaketa berezia, gutxi gora-behera zabala izan daitekeen denbora-espazio arlo batean, bere super-egitura politikoa eraikitzen duena eta dagokion ideologiagatik justifikatzen dena. Denboran eta espazioan kokatzeko, hirura murritz daitezke, "hautagai" batek, halako izendapena lortzeko bete behar zituen baldintzak.

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo irudikapena, Westfaliako Hitzarmenaren ondorengo banaketa politikoak adierazten dituena, Hogeita Hamar urteko gerra europar oreka berri batekin ixten duena berdintasunezko nazioarteko harremanen kontzeptu agertu berriaren gainean.

Antzinako Erregimenaren kontzeptua, propietatez, Erdi Aroaren amaieratik nazio estatu bezala definitzen ohi diren Mendebaldeko Europako erresumak izendatzeko erabiltzen da. Lehen adibidea, inongo zalantzarik gabe, Portugal izan zen. XV. mendearen amaierarako, Espainia, Frantzia eta Ingalaterra bakarrik gehitu dakizkioke. Ingalaterrak, kontzeptua XVI eta XVII. mendeetan zehar gaindituko du. Gainontzekoek, Antzinako Erregimenaren krisian (1751-1848). Europako gainontzeko herrialdeentzat, kontzeptua, arazoak ematen dituen erabilerakoa da. Gainontzeko munduarentzat, bakarrik Amerika jo daiteke, europar herrialdeek kolonizatua izan zen garaian eta kontzeptua asko behartuz, bere metropolietan indarrean zegoen ereduaren antzerako zeozertzat. Amerikar independentzia bat dator Antzinako Erregimenaren amaierarekin, izan ere, modu erabakigarrian laguntzen du horretan. Beste kontinenteak, beranduago kolonizatuak dira, jada garai industrial edo Erregimen Berrian. Japoniaren kasuak, nolabait, mendebaldekoekin antzekotasunak adierazten dituen gizarte-ekonomia eraketa bat irudikatzen du, eta, beraz, egileren batzuk feudalismo edo monarkia absolutuaren kontzeptuak eman dizkiote (ez hainbeste Antzinako Erregimena) eta antzekotasun hori izango litzateke (Txinaren ezberdintasunaren aurrean itsas-inperio bat) kolonial otzantasun ezarekin batera, modernitatera Meiji Aroan hain azkar sartu izanaren aukera azalduko lukeena.

Kontzeptua, lehenagoko aroetako entitate politikoei ematearen ezintasuna, Europan izan arren, Erdi Aroko forma politikoak feudalak izatetik dator, neurri batean, Inperioa edo Aita Santuaren mende egotearena, edo hiri-estatu forma antzeko bat ziren, beste alde batetik, jaiotzen ari zen kapitalismoa, oraindik bazterreko zeozer baino ez zen, eta gizarte estamentalak, oraindik ez zituen bere azken mekanismo eta instituzioak sortu. Ez dituzte proposatutako baldintzak betetzen.

Antzinako Erregimenak iraun zuen denbora, Aro Moderno bezala ezagutzen denarekin bat dator: XV. mendetik XVIII. menderarte. Honek, Frantziarentzat (Ehun Urteko Gerraren amaieratik 1453an, Frantziar Iraultzararte) zen Espainiarentzat balio du (1492tik 1808rarte). Dena dela, Arno Mayer bezalako egileren batek, Antzinako Erregimenaren ezaugarrien mantentzea XIX. mendearen amaieratik Lehen Mundu Gerra arte argudiatzen du.

Frantziako eredua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrike III.a eta Nafarroako Henrikeren adiskidetzea, Rubensena (1628) Hiru Enrikeen Gerrako gertaera bat, Nafarroakoak irabazi zuena, Enrique IV.a izango zena.

Antzinako Erregimena, eredu bezala hartua, Frantzian garatu zen Ehun urteko Gerran Ingalaterrarekin izandako liskarrean Valois Dinastia agertu zenean, Frantziako monarkiari dagokionez bere arerioa zen Borgoinako etxea baztertuz, eta gutxi gora-behera, erreboltariak ziren estatu nobiliarioak menderatuz (Normandia, Proventza...). Aita Santuaren egoitza Avignonetik Erromara itzultzeak Mendebaldeko Zisma konpondu ondoren, frantziar monarkiak elizaren gainean lortu zuen kontrolaren murrizte bat suposatu zuen, eta Italia, europar nagusitasunaren lehian joko taula nagusia izatera pasako zen. Testuinguru horretan, Luis XI.a Frantziakoa XV. menderako errege autoritario baten adibide ona izango litzateke. Frantzisko I.a Frantziakoa XVI. mendearen lehen erdian, ezin izan zen bere etsai Carlos V.aren aurka nagusitu, ez europar gerratan, ezta hedakuntza kolonialean ere, baina barne botere eztabaidaezin bat ezartzea lortu zuen. Bere ondorengoak XVI. mendearen bigarren erdikoFrantziako Erlijio Gerratara eramango zituen garai nahaspilatsua Henrike IV.a Frantziakoaren erregealdi labur baina erabakigarriarekin amaituko da, Borboi dinastia sortzen duena. Luis XIII.a Frantziakoaren erregealdian eta Luis XIV.a Frantziakoaren adintxikitasunean, Richelieu kardinala eta Mazarino bezalako balidoek, abilezia handiz, botera, europar eta barne egoera baten inguruan biltzen joango dira (Hogeita Hamar urteko gerra eta Fronda). Ez da bere paradigma osoenera helduko Luis XIV.aren monarkia absolutua arte, bere burua, Eguzki Erregea deitu zuena.

Teorian behintzat, Herriaren, Estatuaren eta Erregearen interesak identifikatuz, neurri nazionaleko merkatu baten eraikuntzan aurrera egiten da, frantziar inperio kolonialaren laguntzarekin (gorabehera handiak jasaten dituena etengabeko gerren ausaz), administrazioa eta zergak modernotzen dira (gabela, tailazioa) lurralde edo estamentu pribilegio guztiek onartzen dutena, katolikotasuna inposatzea lortzen da (Nanteseko Ediktuaren baliogabetzea) baita Elizaren kontrola (galikanismoa; edo frantses ospatzen da elkarren arteko hizkuntza bezala (eta Europako hizkuntza kultu bezala, latinaren ordez) eta kultura indartsu baten garraioa (Molière, Racine, Corneille) Espainiako Urrezko Mendea kanporatzen duena, Frantses Akademian (Académie Française) instituzionalizatua.

Dena dela, gizarte estamental itxia eta indarrez agertzen ari zen burgesiaren arteko kontraesan pilaketek, 1789ko Frantziar Iraultzara eraman zuten, europar sistema politikoak monarkia konstituzionaletan bihurtu zituena XIX. mendean zehar edo errepubliketan Lehen Mundu Gerratik gertu gainontzeko burges iraultzen eredu izan zena.

Espainiako kasua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskalea Bartolome Esteban Murillorena. Antzinako Erregimeneko Espainiako Monarkia Katolikoaren posizio erosoa Amerikatik errenta handiak lortuz, Europako gerratan eta gortearen luxuetan xahutzen dituenak, modernizazioa eta gizarte aldaketa bilatzetik urruti, pobrezia balioztatzen du bere dimentsio teologikoagatik.

Errege Katolikoen papera erabakigarria izan zen. Habsburgo etxekoek eta Borboi etxekoek, aldaerekin, monarkia autoritarioa eta monarkia absolutuaren arteko sistema politiko bat luzatzen dute, estamentu pribilegiatuen nagusitasunean (noblezia eta kleroa) oinarrituta dagoen gizarte eta ekonomia sistema batean sostengatzen dena eta errenta feudalaren eta frantziarraren antzeko burgesiarik ez zuten itsasoz haraindiko inperio baten bizkarroi ziren hirietan.

Arrakasta ezin da zalantzan jarri, eta frantziar monarkiarenari aurre hartu zion XVI. mendean: parekorik ez duen lurralde talde bat lortzen da (Filipe II.ak "nire domeinuetan ez da eguzkia sartzen" esan ahal izan zuen) askorik kohesionatua ez zegoen arren, modu eraginkorrean gobernatua izan daitekeena Gaztelako Erresuman dagoen gune batetatik Gaztelako Komunitateen Gerraren ondoren, 1521ean, eta Madrilen aukeraketa hiriburu bezala (1561), Gaztelatik, zerga baliabide kopuru handia drainatzen da (alkabalak, erregaliak, Gorte ulerkor batzuen zerbitzuak, amerikar metal bidalketen Erregeren bostena, Monarkia Katolikoaren interesak, katolikotasunarenekin identifikatzen dituen europar politiketan xahutzen direnak. Arrakasta Espainiako Elezahar Beltzak berak baieztatzen du, Amerikaren domeinu krudelagatik (kolonizatzaileak eurak horretaz ohartuta zeudelarik (naturalen polemika) ezadostasunaren errepresioa (asimilaziora, kanporatzera edo sutara behartzen zena: kristautuak, moriskoak, edo ez natural bezala hartzen ziren gutxiengo jokaerak, sorginkeria edo protestante sorgune urriak) eta euren etsaien ezintasuna, Espainiaren aurkako propagandarekin potentzia nagusiaren aurka borrokatzera etsiak (XX. mendeko antiamerikanismoarekin duen antzekotasuna argi geratzen da). Barne kontrola, hazten ari den burokrazia batek bermatua geratzen da (Kontseiluen erregimen polisinodiala, lurraldeka erregeordeen bidez ezartzen dena (erresumetan) eta korrejidoreen bidez (hirietan). Estamentu pribilegiatuen kontrola, kleroaren (errege patronatua, Cisnerosen aldaketak), eta nobleziaren otzantasunarekin lortzen da, azken hau, Behe Erdi Aroko Gaztelako Gerra Zibiletan, erregeak izendatu eta kentzen ohitua zegoena, hauetatik, Komunitateen gerra azkeneko atala izango litzatekeelarik, erregea, ordena militarren Maisu Handi bihurtzen da (Fernando II.a Aragoikoatik), aristokrazia, bere izendapen politikan sartzen du (Karlos V.arekin Espainiako Handitasuna instituzioa), eta argi uzten du, botere politikoa oztoporik gabe erabiltzearen truke, gizarte eta ekonomia boterea bermatzen die (maiorazkoaren instituzioa, Toroko legeak). Dorre mozketak (Gonzalo Fernandez de Cordobak ere jasaten dituena, nori, Italiako kudeaketaren kontuak eskatu zitzaizkion) mezu sinboliko argi bat dira. Postu burokratikoak, lotze puntu on bat dira behe noblezia eta burgesiarentzat. Halako izena merezi duen polizia baten faltan (Anaidi Santua ez zen gorputz militar bat izatetik pasa) Inkisizioaren sare informatibo eta errepresiboa zegoen (erregearen boterearen mende zegoela frogatzen du kasu nabarmenen baten bere erabilerak, Antonio Perezenak adibidez).

Monumentua Filipe IV.ari (Madril), Diego Velazquezek diseinatua eta Pietro Taccak zizelkatua, Galileoren laguntza zientifikoarekin. 1677ko apirilaren 9an, larunbata, norbaitek paskin bat jarri zuen Madrileko Plaza Nagusiko Casa de la Panaderia delakoan, honako hau jartzen zuena: Zertara etorri zen On Joan jauna? Zaldia jaitsi eta ogia igotzera, Austriako Juan Jose balidoari erreferentzia eginez, nork, ogiarenaz gain, estatua, jauregiko fatxadatik Madrileko Retiroko Lorategietara eramanarazi zuena. Gaur egun, estatua hau, Madrilgo Orienteko Plazan ikus daiteke.

Porrota argi geratu zen gainbeherarekin. Urrezko mendearen distira kulturalak ez zuen, ekonomia, XVI. mendeko Prezioen Iraultzak bizitua XVII. mendean gainbehera hasi zela ezkutatzen. Mende hau, krisi orokorreko mendea da eta, bereziki, Hegoaldeko Europa, biztanleak galtzen hastera bultzatuko du, askoz gehiago Espainia, eta are gehiago oraindik Gaztelako gune erabakigarria. Konponbide politikoak (txanpon desordena, aldaketa fiskal errepikatuak), ez zuten egoerak okerrera jotzea baino gehiago lortu, eta zentralizazio saiakera indartsuenek (Olivareseko Konde-Dukearen Arma Batasuna) 1640ko krisia azkartu zuten.

1700eko leinu aldaketak (Filipe V.a Espainiakoa), sistema, frantziarraren antzeko ezaugarriak zituen absolutismo batetara bideratu zuen, asmo oneko saiakerak egiten dituena baina porrot egiten dutenak: arrazionalizazio fiskala Ensenadako Kadastroa bezala, Eskilatxeko Markesarena bezalako aldaketa ilustratuak (boteretik kanporatua izan zena Eskilatxeren Matxinadagatik gariaren prezioaren liberalizazio baten ondoren, ordu arte tasaren mende zegoena), edo Nekazaritza Legearen txostena, behin eta berriz tramitatua, nekazarien lur gosea konpondu nahi zuena. Frantziako Iraultzak, erreformismoaren itxaropenak zapuztu zituen.

Antzinako Erregimena denbora laburrez mantentzen da XIX. mendean Iberiar penintsulako Gerra arte, Cadizen 1812ko Espainiar Konstituzioa ateraz batera, konstituzionalismo prozesua ireki zen arte. Beste alde batetik, Antzinako Erregimen hitzak, Frantzian izan zuen esangura berbera izan zuen, erregimen honen amaiera, Frantziako kasuan bezain gogorra izan ez zen arren. Frantziar okupazioaren urteen eta Iberiar penintsulako Gerran Napoleonen porrotaren ondoren, Berrezarpen absolutista gertatu zen, espainiar politikak Fernando VII.a Espainiakoa erregearen erregealdiaren zatirik gehienean berriz Antzinako Erregimenera atzerantz egin izana eragin zuena. Bere itzalak oraindik hor zirauen XIX. mendeko bigarren herenean, Gerra Karlistekin, bata bestearen atzean eginiko konstituzioak, gutxi gora-behera neurrizkoak ziren liberalak gobernura iristea, ia beti estatu kolpeen ondoren eta industrializazio apal baten hasiera kontutan hartu gabe. 1868ko iraultzak, Elisabet II.a Espainiakoa erreginaren destronuratzearekin, ez zuen betirako itxi Antzinako Erregimenera itzultzeko tentaldia, baina jada, testuinguru ezberdin batean. Alfontso XII.aren berrezarpena edo Miguel Primo de Rivera eta Francisco Francoren diktadurek, azken honek Inperioaren herrimina berreskuratu zuen arren, beste definizio bat dute.

Europako beste herrialde batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako mapak adierazten zuen bezala, Europaren lurralde egoera berebiziko konplexutasunezkoa zen Westfaliako bakeak (Münster eta Osnabrück) 1648an eta ondorengo Utrechteko Hitzarmenak 1714an konpondu ez zutena. Eragin zutena, nazioarteko harremanen modernizazio argia izan zen Erdi Aroko fantasiak alde batera uzten zituen zentzu pragmatiko batean (Dominium mundiren herentzia) eta baita oraindik XVI. mendean indarrean zegoen fundamentalismo erlijiosoa ere. 1648an Espainiako Austriako etxeak etsi egiten du Probintzia Batuak independizatzen ari direla ikustean, eta, ondoren, Portugalen independentzia onartzen dute, baina oraindik, ahulki, Italia eta Flandria kontrolatzen jarraitzen dute, amerikar inperio handi batez gain, honen kudeaketak geroz eta arazo gehiago ematen duelarik. Polonia ekialdera eta hegoaldera hedatzen da. Otomandar Inperioaren hurbiltasun mehatxugarriak 1683ko Vienako Gudua arte jarraituko du. Eskandinaviar monarkiek Itsaso Baltikoan nagusi izaten jarraitzen dute, erdialdeko Europako kontuak alemaniar printzerrie utziko dizkieten arren, XVII. mendeko krisiaren kaltetu nagusiak, hauen hondakinen artean, jaiotzen ari den Prusiako erresuma nabarmentzen delarik, jada enperadorearen edozein oztopotik libre, bere interesa, Austriako bere estatu ondareetan jarriko duena. Frantziak, oraindik adin txikikoa den Luis XIV.arekin, Espainiaren aurkako gerra jarraitzen duena Frondako bere barne arazoetatik irteten ari den aldi berean, denbora batez Katalunia kontrolatzen du, Pirinioetako Hitzarmena arte, zatituko duena. Ingalaterrak, Gerra Zibilean sartua, lurraldeari dagokionez, nano bat dirudi, Eskozia eta Irlanda kontrolatzeko gai ez dena (teorikoki, errege bera dute eta Hiru Erresumen Gerran borrokatzen dute elkarren artean), baina etorkizuneko erraldoia izango da Antzinako Erregimenaren eredutik irtenaz.

Suediako Kristina erregina Sébastien Bourdonek margotua (1653) Gertaera entzutetsu baten protagonista izan zen Aita Santuaren Lurraldeetara joan zenean bere abdikazioaren ondoren, non Aita Santuak hartua izan zen, Europa iparraldean Kontrarreformaren garaipen bat aurreikusiz, sekula gertatu ez zena. Bere bizitzaren interpretazioak espekulazio asko izan ditu eta Antzinako Erregimenean emakumearen izaera arruntaren eredua baino, salbuespen eredua da.

Utrechteko Hitzarmenak, Ingalaterraren papera potentzia bezala zigortzeaz gain, Austriari Espainiaren europar lurraldeak emango dizkio, eta frantziar-espainiar aliantza hasiko du Familia Hitzarmenak nazioarteko harremanak ezaugarrituko dituena 1789rarte.

Ingalaterra eta Holandan, Aro Modernoaren zatirik gehienarentzat, Antzinako Erregimen hitza ezin da erabili, XVI edo XVII. mendetik Erregimen Berrian aurkitzen baitira, gizarte, ekonomia zein politika arloetan (hainbesteraino ez du ikusten jarraipen faltarik Aro Garaikidearekin, historiografia anglosaxoiak Modern History Erdi Arotik egundainoko epeari deitzen diola).

Europar puzzle honetako gainontzeko atalak Antzinako Erregimenaren kontzptuan sartzeko moduari dagokionez, hasieran adierazten zen Portugal, Frantzia eta Espainiarentzat izan ezik, gainontzeko Europarentzat hitza ez zela batere esanguratsua: zatitutako Italian, Habsburgotarren domeinuarekin identifika daiteke (Paviako gudutik Italiaren Bateratzeraino). Europa erdialdean, Inperio Santuaren deskonposaketa, Habsburgotarren igoera, Erreforma Protestantea, Hogeita Hamar Urteko Gerra eta Prusiaren agerpenak, Alemaniar Bateratzeraino argitu ez zen egoera bat marraztu eta ezabatzen joan ziren, jada Aro Garaikidean eta irizpide ezberdinekin. Eskandinaviar herrialdeek, monarkia nazionalak garatu zituzten Erdi Arotik aurrera, euren behin betiko izaeraren definizioa XX. mende arte iritsi ez zen arren. Ekonomia eta gizarte arloan izan zuen eboluzioa, nolabait, Mendebaldeko Europarenaren antzekoa izan zen, eta funtsezko prozesu intelektual klabeetan parte hartu zuen (Pizkundea, Erreforma, Ilustrazioa), eta europar gatazketan parte hartuz, bereziki Hogeita Hamar Urteko Gerran, non erabakigarriak izan ziren. Poloniak ez du Jogalia dinastia ezartzen saiatu zen monarkia indartsu baten eraketa ikusiko, baizik eta errepublika nobiliario bat (Mendebaldeko Europaren politikarekin jokatu zuena Valois dinastiako errege bat aukeratuz). Balkanetan, turkiar domeinua (Konstantinoplaren erorketatik XX. mende hasierako Balkaneko Gerrak arte), eta Errusian tsarren garaia (Ivan Beldurgarriatik 1917ko Errusiako Iraultzaraino, denbora hartzen dute, baina ez proposaturiko ezaugarritzea: inperio handiak dira, gizarte, Mendebaldeko Europako Antzinako Erregimenaren ekonomia edo politikaren irizpideekin neur ezin daitezkeenak.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pieter Brueghel Gaztea: Belengo errolda edo Hamarrenaren ordainketa (1566), gai erlijioso bat ohiturazko eszena batean gordea, Europa iparraldeko negu gordinean girotua.
Pieter Brueghel Zaharra, aurrekoaren aitak Segalariak udan, iraupen luzeko prozesuak errepikatzen dituzten urteroko erritmoetara ohitzen diren adierazten du. Giza bizitza, horien mende geratzen da, zergen ordainketaren mende bezala.

Ekonomia eta demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraren jabetza, ekoizpen faktore nagusia, nobleziaren mende zegoen maiorazkoa barne zen loturen mende zegoen, nekazarien herentzia parte bat kleroaren mende eta lur komunalak udaletxeen mende. Jabetza mota honen banatutako izaera, denboran iraunkorra izatearen asmoduna, berataz modu askean ezin probestu izana eragiten zuen, eta beraz, lurren merkatu libre bat esistitzea erabat ezinezkoa zen.

Gauza bera esan daiteke merkatu libreari buruz beste bi ekoizpen faktoreentzako: ez kapitalik (nobleziaren edo kleroaren bizitza moduarekin bateragarria ez den aberastasun mota bat irudikatzearen susmagarri, eta industria iraultza bat eragiteko beharko litzatekenetik urruti) ezta lanik ere (pentsaezinezkoa pribilegiatuen artean eta madarikazio biblikotzat hartua) merkatuan saltzen dira aske, eskaintza eta eskariaren joko askeari lotuak.

Hirien tamainaren hazkuntza (gutxi batzuk bakarrik: Paris, Londres, Sevilla, Madril, Erroma, Istanbul eta abar dute 100.000 pertsona baino gehiagoko biztanleria), demografia eta orotariko baliabideen hobi bezala funtzionatu arren, feudalismotik kapitalismorako trantsizioan modu erabakiorrean lagundu zuen (Londresen papera funtsezkoa izan zen merkatu nazional bat sortzeko, Parisena, erdi bidekoa eta Madrilekoa porrot erlatiboa). Baina garai aurreindustrialak hor jarraitzen zuela ez zuen ahazarazten, eta biztanleriaren gehiengoaren lanbidea, nekazaritza eta abeltzaintza zen, errendimendu eta ekoizpen oso urrikoak, euren teknikek oso motel eboluzionatzen zutelarik (Fernand Braudelen iraupen luzea, ziklo naturalen eta modu ziklikoan errepikatutako bizibide krisien mende egotera behartuz, uzten aurretik zeuden hilabete nagusiekin bat eginez, garia garestien zegoenean. Ez da halabeharra egoera horiek bizibide matxinadak bezala ezagutzen diren atsekabe mugimenduak eragitea, kasuren batzuetan, eragin politikoak izan zitzaketenak (Eskilatxeren matxinada, Katuen matxinada edo Frantziar Iraultza bera) eta, kasurik okerrenetan, ondorio bezala krisi demografikoak zituen goseteak (malthusen tranpa bezala ezagutzen dena). Izan ere, ohikoa da demografian Antzinako Erregimen demografiko bati buruz hitzegitea, honako ezaugarri hauek zituena: jaiotza eta heriotza tasa altuak, hazkuntza natural urria, hondamendi heriotzaren urteekin orekatzen zena, ugalkortasun handia (nekazal esplotazioak zituzten familiek grinez eskatzen zutena) zelibatuarekin orekatzen zena (ezkontzak, oso adin txikietan, batzuetan atzeratu egiten zena, ez zion biztanleria osoari eragiten) eta bizi itxaropen oso baxua.

Medina del Campoko Pisuaren etxea, non, bere feria ospetsuetako merkataritza elkartrukeak bermatzeko balio zuten pisu eta neurri ofizialak gordetzen ziren.

Merkataritza, gremioek eta gremio elkarteek kontrolatzen zuten, uneoro ekoizten zen ekoizpenaren kopuru eta kalitatea kontrolatzen zutenak. Bizitza ekonomikoa kontrolatzearen nahiak, bakarrik gremio batean zeudenak edo erregearen baimena zutenak bakarrik ibiltzea produktuen fabrikazio eta banaketan eragitea nahi zuen, obligaziodun aberatsenetik tablaiari miserableneraino. Merkataritzaren leialtasuna kontrolatzearen lana autoritatearen ardura bat zen antzinatetik (erromatar foruko pisu neurria. Espainiako Antzinako Erregimena Errepesoa eta Almotazen Leiala izena zuten instituzioen mende zegoen, udaletxeek kontrolatuak (edo Etxe eta Gorteko Alkate Gelak gorteetan), elkartrukeetan neurriak behar bezala erabiltzen zirela ziurtatzen zutenak, batez ere jakien merkataritzan, bake publikoarentzako sentikorrena. Sakabanaketa metrologikoa (ez zetozen bat herri bakoitzeko neurriak), tokiko neurri ospetsu batzuekin konpondu nahi izan zen, Burgoseko kana bezala, baina Antzinako Erregimena amaitu arte zain egon behar izan zen Sistema metriko dezimalaren antolakuntzaren lan zientifikoekin. Egokiena zen ahal zen bezain bitartekari gutxien egotea ekoizlea eta azkeneko kontsumitzailearen artean, eta bersaltzea eta prezioari dagokionez, orotariko espekulazioa debekatu nahi zen, baita zigor erlijiosoekin ere (lukurreriaren bekatu-delitua), baina honek ez du beti lortzen zenik esan nahi, merkatuan egiten zen eguneroko bizitzak adierazten duen bezala. Halako nahia ez zen eraginkortasunez beteko Erregimen Berriko estatu burges liberala sortu arte, Michel Foucaultek azaltzen duen bezala. Europearrei, Esplorazioen Aroarekin, mundua zabaldu izanak, ondorio bezala, lehen ekonomia-mundua du. Konpainia pribilegiatuek, ibilbide eta produktuen monopoliozko kontrola hartzen zuten (Caracaseko kakaoa lehenik Fuggertarrentzat, eta, ondoren, Caracaseko Konpainia Gipuzkoarrarentzat, Madrilen hornikuntza Bost Gremio Nagusientzako. Lehenak eta eraginkorrenak herbeheretarrak izan ziren (WIC eta VOC izan ziren, hauen atzetik ingelesak etorri zirelarik (Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainia eta Merchants Adventurers, aurreko gilda batean oinarritzen dena). Bi nazioak (Amsterdamgo burtsa eta Londresko burtsaren bitartez), jaiotzen ari den merkataritza kapitalismoaren buruan daude, Antwerpeko arpilatzearen ondoren, ordurarte, monopoliozko Sevillako Indietako Kontratazio Etxea edo Lisboako portuaren bidez ateratako amerikar baliabideak Europa iparraldera drainatzeaz arduratzen zena.

Barrière Saint-Martin, Claude Nicolas Ledoux arkitekto irudikorraren egitasmoa (1788). Barne aduanak, zubisariak, erregistroak eta bidesariak, irudikoa bezala. Parisera produktuak sartzea kontrolatuko zuena Frantziar Iraultzaren bezperan, Antzinako Erregimenaren ezaugarriak ziren.

Industria oztopatua zegoen gehiegizko zerga eta araudiekin. Barne aduanak zeuden, pisuak eta neurriak aldatu egiten ziren lurraldeen arabera, gai batzuk, bereziki laboreak (biztanleria gehienaren elikadura kaxkarraren benetako oinarria) babeste zorrotz politika gogor baten mende zeuden, eta, beraz, ekoizten zen toki berean kontsumitu behar ziren, edo tasen mende zeuden, edo, edozein kasutan, hornikuntzaren segurtasuna ezinezko egiten zuen, beste batzuentzako aduana eskubideak erabiltzen ziren (kanpokoak ezezik, barrukoak ere bai), kasu askotan, elkartrukea ezeztatzen zutenak.

Ez da existitzen, beraz, askatasun ekonomikorik, ezta konpetentziarik ere, guztia kontrolatua baitzegoen, gremioengatik, korporazioengatik edo Estatua berarengatik, batzuetan, agente ekonomiko bezala funtzionatzen zuena: errege eskulangintzak, armagintzarenak bezala (La Cavadako Artileriako Errege Lantegia) edo apaindura ondasunena (Tapizen Errege Lantegia, Buen Retiroko Portzelana, La Granjako Kristalen Errege Lantegia) eta erregaliak edo gatz, tabako (Sevillako Tabakoaren Errege Lantegia eta Tabakoaren Lantegia) pattar eta karta estankoak. Merkantilismoa, bere forma ezberdinetan, metalismoa, bullonismoa, kolbertismoa protekzionismo deritzon politika ekonomiko nagusia justifikatzen duen doktrina ekonomikoa da. Gehienetan, nahi duenaren kontrakoa lortzen du. Garaiko botereak eta teorikoek ez dute analisi ekonomikoko baliabide fidagarririk, eta sistema ekonomikoaren funtzionamendua ere ez dute ulertzen (existitzen ez den merkatu librearena ez dena, ezta Erdi Aroko herrixken autarkia ere). Fisiokrazia eta librekanbioa edo liberalismo ekonomikoa XVIII. mendean agertzen dira proposamen alternatibo gisa, sistemaren aldaketaren egoera batean bidea egiten ari dena.

Gizartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frai Martin Bizkaikoa, behartsuei ogia banatzen Francisco de Zurbaránena. (1639) Guadalupeko Monasterioa. Komentuetako soberakinek, gizarte mailan justifikatzen zituen behartsuak zein pikaro eta eskaleen bizi mota. Talde horietako bakar batek ere ez luke tokirik izango, lanaren etikaren irizpide burgesarekin bat zetorren gizarte batean.

Antzinako Erregimenaren beste ezaugarri nagusietako bat, jaiotzatik erabakitako hiru estamentutan banatutako gizartearen antolaketa da: bi estamentu pribilegiatu: noblezia (laikoa) eta kleroa (bere goiko zatian, familia nobleek izandako bigarren seme-alabak zeudena), gainontzeko pertsonen gainetik zeuden. Hirugarren Estatua edo arruntak (nekazariak, biztanleriaren gehiengoa eta burgesak, merkatariak eta artisauak). Pertsonen eskubideak ez ziren berdinak guztientzat, baizik eta, legez, nobleek eta elizakoek, petxeroek ez zituzten pribilegio batzuk zituztela. Estamentuak itxiak diren arren, ez dira iragazgaitzak, eta posible da hirugarren estatutik estamentu pribilegiatura igarotzea, nobletuz edo kleroan sartuz.

Ordena erlijiosoen desklaustratzeak, klero sekularraren desamortizazioa eta zelibatuaren amaiera ekarri zuena, Erreforma Protestantean izan zuen papera, izan zen Antzinako Erregimenetik aldentzea eragin zuena desklaustratzea aukeratu zuten nazioei. Europa hegomendebaldeko nazio katolikoak dira (eta Polonia), Kontraerreformaren garaipenaren lekuko, gizarteari dagokionez, estamentuez osatutako gizartearen garaipena esan nahi duena: kleroaren antolaketa piramidala, klero erregularraren hiru botuak, klero sekularraren zelibatua, instituzio erlijiosoen presentzia ekonomikoaren justifikazioa (burges-liberalen aldetik, Eliza, hamarrenekin eta esku hilekin, bere esistentzia justifiakatzen zuen pobrezia sortzen zuela esatera iritsi zen), eta bere presentzia bizitza publiko zein pribatuko arlo guztietan.

Estamentu gizartearen izaeraren interpretazio historiografikoak, eztabaida nabarmen bat sortu zuen materialismo historikotik gertu (Annalesen eskola, edo Past and Presentena), klase kontzeptua erabiltzen duten, eta, posizio instituzionalista batetik (baita emic perspektiben funtzionalismo soziologiko eta antropologikotik gertu etic perspektiben aurrean), ordenen gizarte batetaz hitzegitea nahiago dutenen artean. Honela, Roland Mousnierrek ohorea, estatusa eta prestigioa identifikatzen ditu aberastasuna baino gizarte markagailu esanguratsuago bezala. Perspektiba honen arabera, gizartea modu bertikalean banatzen zen gizarte mailen arabera (patroitza edo bezerotasun harremanak patroia eta bezeroen artean: maîtres-fidèles) eta ez modu horizontalean klaseen arabera.

Bereziki, Antzinako Erregimeneko gizarteko eliteak, klase pribilegiatu bezala uler daitezke, bere interes ekonomikoetan identifikaturiko klero eta noblezia batetaz osatua, eta elkarreraginak, lur, elizako kargu, burokrazia, armada eta Gortearen lotura familiarrengatik, interpretazio materialistaren arabera, edo ordenen talde ez homogeneo bat bezala, ezpata noblezia eta toga noblezia bezala (noblesse d'épée eta noblesse de robe), euren artean askoz ezberdinagoak nekazalgo edo burgesiarekin baino, interpretazio instituzionalista edo funtzionalistaren arabera.

Burgesiaren papera ere eztabaida sakonen gaia izan da, kasu eta garai batzuetan, dirudienez, erregearen sostengu nagusi izan baldin bada ere bere boterea gehitzeko, merkatu nazional baten eraketan eta noblezia eta kleroaren kaltetan elkarrenganako onurak dakartzan aliantza batean, beste batzuetan, monarkia, dirudienez, boterea tradizionalki nagusi diren klaseen mesedetan erabiltzen duen superregitura baino ez da, eta gora igotako burgesek, euren klasea "traditu" eta nobletzeko aukeraren zain daude lanbide mespretxagarri eta mekanikoak utziz, lanbide eta arte liberaletan aritzeko, hori, pauso erabakiorra eman eta lurrak erosteko aukerari uko egin gabe, ezkontza ezberdina pobretutako nobleekin eta behin betikoa den nobletzearekin, askotan, beti diru faltan dauden erregeei erosiz. Arrazoi horregatik, arrazoi ekonomikoengatik edo gaztelar industriaren hondamendiagatik, Iparraldeko Europari onurak ematen dizkion merkatu amerikarraren aukera probesteko gai ez izateagatik bada ere, burgesiaren indarrak edo ahuldadeak adierazten du kasu nazional batzuk eta beste batzuen arteko ezberdintasuna.

Martintxoren ausarkeria Zaragozako plazan, Francisco de Goya aragoar margolariaren Tauromakia saileko grabatua. 1815

Gauza bera esan liteke nekazalgoari buruz: mirabetzatik aske Mendebaldeko Europan Erdi Aroaren amaieratik (Ekialdeko Europan bertan erortzen zen bitartean), Antzinako Erregimenean aurki dezake ekoizpenaren soberakinak probesteko aukera, bere osotasunean errenta feudal bidez atera beharko zuten jauntxoekin, eredu marxistak aurreikusten duen bezala. Honen posibletasun edo ezineskotasun mailak adieraziko du nekazari aberatsaren agerpena (Pedro Calderon de la Barcaren El Alcalde de Zalameako Pedro Crespo edo Camacho aberatsa Cervantesen Kixotean) zelaian kapital bilketa hasi dezakeena. Edozein kasutan, hona Pedro Crespo herritarrak don Lope nobleari emandako erantzuna:

"Erregeari, ondarea eta bizitza
eman behar zaizkio, baina ohorea
arimarena da
eta arima Jainkoarena baino ez da."

Honek, gogorarazten du, zirikatzailea izateagatik, nekazariek ezin zutela nobleen ohore bera espero: ez da hauentzat negozioetan fidagarria izatearen ondradutasun burgesa, odolaren jarraipena zalantzan jarri ezingo zen ospea edo iritzia baizik, familiako emakumeen kastitateak bermatua (eta Calderonek berak kodetu zuena Irain sekretuari mendeku sekretua bezalako drametan). Nahikoa zen kapare izatea, leinu garbi batetatik etortzea, posible izanez gero, godoetatik etortzea. Nekazariek behintzat, Iberiar penintsularen iparraldeko zatian batez ere (nolabait, jaiotzagatik ingeles libreen antzerakoak, nekazalgo frantziarrean baliokiderik ez dutenak) harro parte hartzen zuten kristau zahar mailan, irudiz, noble askoren gainetik jartzen zituenak, noble horiek, kristau berrien ondorengo izatearen ospe txarra zutelako. Frantziar noblezia harroa plebeio umiletatik banatzen zuen gizarte abismoa naturaltzat jotzen zen bitartean, eta eliteen ezberdintze bermea (iraultzako bortizkeria azaltzen duen erremin handi bat ere sortu zuen arren), oso ohikoa zen XVIII. mendean bidaiari atzerritarrak harrituta geratzea britainiar plebearen ausarkeriaren aurrean, zirudienez edonor bultzatu eta oihukatzeko eskubidea zuena, mailak kontutan hartu gabe, kalean berarekin topatzen zenean. Espainian, aristokraziaren kastizismoa, majoen janzkera eta herri kultura imitatzen zuena (adibidez tauromakia) ez zen berdintasun seinale bat, modernizatzaile frantsestuen aurkako gizarte eta ideologia borrokako arma bat baizik. Ilustratu gehienak kontra egon arren, zezenketaren publikoa, klasearteko lagin bat da, politikoki eraginik ez duen erabaki demokratiko ahalmen batetaz gozatzen du, toreadorearentzako sarian, eta beheko gizarte mailetatik datorren pertsonaia baten goratze indibidualarekin identifikatzeko aukera, beranduago kirolarekin gertatuko den gauza bera. Gizarte funtzioa argia da, eta ez da berria: aisialdiak gatazkak lasaitzen ditu (erromatarren Panem et circenses), eta gizarte lotura eta nortasuna ematen du. Beranduago, adjektiboak bere iraultza karga galdu zuenean, Jai Nazional esaera sortu zen zezenketari erreferentzia egiteko.

Sistema politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziar lurraldearen zati ezberdinak, Monarkia Katolikoan baino trinkoagoa, baina, subirautzari dagokienez, orduan bezain zehaztugabea.
Karlos V.aren europar inperioa, botere metaketa zein lurralde sakabanaketaren punturik gorena izan zen. Kolore ezberdinetan, bere amaren aldeko amona zen Elisabet I.a Gaztelakoaren heredentzia (urdinez), bere amaren aldeko aitona zen Fernando II.a Aragoikoarena (laranjaz), bere aitaren aldeko amona zen Maria Borgoinakoarena (morez), eta bere aitaren aldeko aitona zen Masimiliano Habsburgokoarena (berdez). Milango lurraldea ez da heredentzian jasoa, baizik eta Frantziaren aurkako borrokan konkistatua, teorikoki Erromatar Germaniar Inperio Santuaren zergaria den arren, hautaketa bidez lortutakoa. Ez dira ahaztu behar oraindik aurkitzeke eta konkistatzeke dauden Europatik kanpoko lurraldeak, Amerikakoak batez ere.

Nobleziak Erdi Aroan zuen botere politikoa metatzen duten monarkia autoritarioek, euren boterea, armada bezalako tresnetan oinarritzen dute, erregeak kontratatutako mertzenarioek osatua zegoena, gerra gertatuz gero, zibilak derrigorrean errekrutatzen ziren nazioa defendatzeko. Nobleziak kontrolatutako erdi aroko osteen amaierak, estamentu honi funtzio berri bat ematen dio, ez botere militarrarena, baizik eta botere politiko eta soziala, eta gortean erregearen ondoan duen posizioak, bere botere politikoaren neurria emango dio.

Euren boterea gehitzeko, Behe Erdi Aroan, hiri askeek (uharteak feudalismoaren itsasoan), laguntza garrantzitsua izan ziren erregeentzako pribilegiatuen aurka. Hiri askeetatik lortzen ditu erregeak baliabideak, merkataritza aktibitateei jarritako zerga bezala, aberastasun gehiena, pribilegiatuen, landa ondasunak, zergen mende ez dauden bitartean. Errege boterea behin sendotu eta gero, erregeak, hirien ordezkarien funtzioak mugatzen zituen, burgesia, hiri patriziatua edo jarri dakieken beste edozein izen direla. Ia sekula ez zituen Gorteak deitzen, eta egiten zuenean, azken erabakia hartzeko eskumena beretzat gordetzen zuen. Gorteak, hiru estamentuetako ordezkariek osatuta zeuden (Noblezia, kleroa eta Hirugarren Estatua), baina, Gaztelaren kasuan (Aragoiko Koroako erresumetakoak bakoitza bere aldetik biltzen baitziren) hirietako ordezkariak bakarrik deitzen ziren, eta zergak onartzeko baino ez. Ordezkaritza instituzioek protagonismoa hartzen dutenean (Parlamentu ingelesa XVII. mendean, Frantziako Estatu Orokorrak 1789an), eredua hautsi egiten da.

Erregeak bere eskuetan ditu botere guztiak (betearazlea, legegilea eta judiziala) praktikan, burokrazia mordoa erabili behar duen arren, eta ordezkari batzuk izendatzen zituen, hauei, bere izenean gobernua ematen diena, idazkariak, ministroak edo, Espainiaren kasuan, balidoak.

Lurraldeen jarraipen eza eta jurisdikzioen nahasketa, salbuespena baino gehiago, araua zen entitate politikoetan, estatukoetan zein estatuz behekoetan. Mugak, aldatu egiten ziren eta ez ziren batere seguruak, eta enklabe, exklabe, foru bereziko lurralde eta baita banatutako subirautzadun lurraldeak ere (Andorra), edo aldikako subirautzadunak (Faisaien uhartea, Nafarroako Pirinioetako partzuergoak) zeuden, asko gainera. Filipe II.a Espainiakoak, bere agindupean zeuden lurraldeak zeintzuk ziren argi jakitea nahi izan zuenean, ez zituen El Escorial monasterioko liburutegian aurkitzen ziren mapak begiratzen, puzzle nahaspilatsu bat erakusten zutenak, baizik eta Zerrenda Topografikoak (ahalegin aurrestadistiko bat, bakarrik bi mende beranduagoko Ensenadako Katastroarekin aldera daitekeena), edo Anton Van der Wyngaerderi hartzea agindu zion bistetara. Muga naturalen ametsa (Rhinetik Pirinioetarainok Frantzia, atzera begiratuz gero bere misio historikoa dirudiena) gehiago da XIX. mendeko nazionalismoaren ideia, AEBak Ozeano Barera eraman zuten patu argia bezala.

XVII. mendetik aurrera, Estatuaren subirautza duen monarkia absolutu baten presentziaz hitz egin daiteke. Monarkia hau, boterearen ustezko jatorri jainkotiarragatik justifikatzen zen, norengandik bitartekaririk gabe jasotzen zuen (nazioa edo herria adibidez). Erregea, Jainkoaren aurrean baino ez da justifikatu behar. Adibiderik amaitu eta osoena, Frantziako Louis XIV.a edo Eguzki Erregearen Frantzia da, bere teorikorik hoberena Bossuetengan aurkitu zuena.

Erregeak gerra adierazi eta bakea egiten zuen, armaden buru zen, gastuak zehaztu eta zergak ezartzen zituen; funtzionarioak izendatu eta bere kargutik kentzen zituen eta administrazio osoa zuzentzen zuen. Probintziak, intendenteek administratzen zituzten, edozer eta edonola egiteko ahalmenarekin.

Erregeak legeak egiten zituen, bere borondate pertsonalaren adierazpenak zirenak "erresumaren funtsesko ohiturak" kontutan izan behar zituen arren, ohitura horiek kontraesankorrak ziren, eta ez oso argiak, eta zaila izango zen argi definitzea. Bere mendekoek ez zuten, berez, Estatuaren aurrean eska edo erabil zezaketen eskubiderik (bere funtzioen artean eskubideak bermatzea ez duena, Zuzenbide Estatuak bai izango duenez), baina bai zehaztu gabeko eskubide, askatasun eta pribilegio mordo bat, ez mundu guztiarentzat zirenak, baizik eta norberaren edo norberaren familia, erakunde edo lurraldetasunaren baldintzen arabera, baita, hauek ere oso zehaztu gabeak, erregearekiko betebehar multzo bat ere, euren betetzea eskatzeko ahalmena, teorian praktikan baino zabalagoa zena.

Gainera, erregeak zuzentzen zuen justizia banaketa, hau, bere izenean banatzen baitzen, eta berak izendatutako funtzionarioek. Tortura judiziala erabiltzen zen akusatuen aitorpena lortzeko, hauek, isilpeka epaituz, gainera, nahi adina gorputz zigor krudel ematen zitzaizkielarik (zigorra, pikota, burni goriekin markak...) heriotz zigor mota anitz barne, gaizkilearen edo gaizkileak egindako delituaren araberakoak (arma ezberdinekin burua moztea, lepoa moztea, urkaketa, sutan erretzea, gorputzadarrak moztea...). Frantziako Enrike IV.aren hiltzailea izan zen Ravaillacen oinazea, izurrigaenetakotzat hartua da. Heriotz zigorraren homogeneizazioa, Iraultzaren konkista berezi bat izan zen, baldintzak berdindu zituena, literalki, burutik hasiz, (gillotina, adibide argi bezala). Espainian, gillotinaren funtzio berbera izan zuen garroteak (guztientzako berdina bazen ere, doilor edo noble bezala izendatzen zena, erabiltzen ziren tresna eta tramankuluen arabera). Fusilaketa ere, dirudienez, modernizazio makabro bat izan zen, batez ere armadan erabili zena.

Bakarkako askatasuna, poliziak etengabe mehatxatzen zuen, erregearen agindu soil batekin, edonor atxilo zezakeena, "gutun zigilatua" (lettre de cachet). Ez zen atxiloketaren arrazoia azaltzen, baizik eta, soilik, "erregearen borondatea hori zela" adierazten zen, (car tel est mon bon plaisir). Ezer egin aurreko zentsura zegoen, nagusiki elizako autoritateak egiten zuena (nihil obstat ospetsua). Ez zen kontzientzia askatasun edo erlijio askatasunik ematen, baizik eta Augsburgoko Dietaren cuius regio eius religio (erregeak ezartzen dio erlijioa mendekoari) printzipioa aplikatzen zela.

Karlos I.a Ingalaterrakoari, hemen, errege dekorum gehienez margotua, Anton van Dyckengatik, 1640an burua moztu zioten, gizarte burges baten gainean monarkia absolutu bat sortzeko ez baitzen gai izan.
Voltaire Frederiko II.arekin Sanssoucin, Adolph von Menzelena, 1850

Borboi leinuko monarkia frantziarra, dinastia hau ezarri zenetik, trebeki joan zen boterean ezartzen egoera ahul batetatik abiatuta, kanpoan (nagusitasun espainiarra), zein barnean, neurri handi batean, erlijio gerrek konpondu ez zuten zatiketa erlijiosoagatik. Henrike IV.ak, aurretik protestantea izandakoa, amaitu zituen Nanteseko Ediktuarekin, higanotar segurantza guneak, estatu barneko estatu bihurtu zituena, Luis XIII.a Frantziakoa eta Luis XIV.a Frantziakoa oraindik adin txikikoak zireneko erregeordetzekj eta balido eta ministroen izaerek (Richelieu kardinala, Julio Mazarino, Jean-Baptiste Colbert), mendearen amaieran, Frantzia, Europako potentziarik nagusiena bihurtu zuten. Aldi berean, Espainiar Inperioa gainbehera sakonean sartu zen, honetara, Lermako Dukearen (Felipe III.aren balidoa) politika eroso eta ustelek zein Olivaresko Konte-Dukearen (Felipe IV.aren balidoa) politika zorrotz eta ospedunek lagundu zutelarik, Arma Bateraketako bere saiakerarekin lurralde oreka ezegonkorrak bortxatzean, 1640ko krisia eragin zuelarik, eta Espainiar Inperioa desegiteko puntuan utzi zuen. Absolutismoa ez zen Espainiara, Planta Berriko Dekretuak onartu ziren arte, Filipe V.a Espainiakoak Espainiako Ondorengotza Gerra (1715), Europako etsaien aurka, zein penintsula barnean bertan (bereziki Valentzia eta Katalunia), lurralde foruei errespetu gehiago zieten Habsburgotarrekin jarraitu nahi zutenei irabazi ondoren.

Monarkia absolutuak beste erresuma batzuetan eratzeko ezinaren adibide bezala jar daiteke Ingalaterra, non Tudortarrek, Erreforma Protestanteko gizarte aldaketak gertatzen ziren bitartean Legebiltzarrarekin oreka mantendu zuen monarkia autoritarioak, Estuardo etxeari tokia utzi zion, euren boterea gehitzeko borrokan, literalki, burua galdu zutenak.

Aurretik adierazitakoak, eta kasu ezberdinek hartuko zuten joera da, absolutismoaren eredu idealtzat hartuko litzatekeena. Oso erlatiboa zen zenbaterainokoa izan zitekeen absolutista deritzen erregeek erabiltzen zuten boterea, eta, gainera, pentsatzekoa da, bizitza publikoa bere osotasunean antolatzeko nahia ere ez ote zuten izango, boterea, bitartekari ugariren bidez erabiltzeko tarte handiak uzten baitziren ("estatu" nobiliarioak, eliza jurisdikzio boteretsua, foru lurraldeak eta korporazio mota oro, udaletxe, gremio eta unibertsitateak kasu). Erregeen erabakitzeko ahalmena, ekonomia baliabideen defizitagatik baldintzatua zegoen, jaso bezain pronto (eta batzuetan baita lehenago ere), armadan eta gorteko luxu handinahitsuan xahutzen zena (biziki beharrezkoa monarkearen ospea eta nobleziaren leialtasuna mantentzeko, bere zerbitzura erakarria.)

XVIII. mendean, absolutismoaren aldaera bat agertzen da, despotismo onbera deritzona, non, errege absoluto batek, bere boterea, modu paternalistan erabiltzen duen, "guztia herriarentzat, baina herririk gabe" lelopean, baina Estatuaren subirautza mantentzen jarraitzen du, ez da beharrezkoa Konstituziorik, erregearen nahia legea da. Luis XV.a Frantziakoa eta Luis XVI.a Frantziakoa erregeen izaera ez oso erakargarrietan baino gehiago, frantziarren exotismoak, errege idealaren eredua, bere mugetatik kanpo bilatzen zuen. Batzuk, Montesquieuk bezain urruti, bere persiar gutunetan.

Espainian, beste horrenbeste egin zuen José de Cadalsok bere Marokoar gutunak lanean. Hala ere, monarkia mota honen adierazgarri, Karlos III.a Espainiakoa, Espainia eta Napolin, Josef I.a Portugalgoa (bere ministroa zen Pombaleko markesarekin) Portugalen, Josef II.a Habsburgokoa Austrian, Frederiko II.a Handia Prusian eta eredutik urruti, Katalin II.a Errusiakoa Errusian izango liratekeela adosten da. Voltaire bezalako disolbagarri ospedun ilustratuek, errege hauetakoren batekin izandako adiskidetasunak (halako harreman ezberdin batetarako, izena oso propioa ez bada ere) ez du, Johann Baptist Geichek zioen bezala, bere txingar artean berotzen ari zen jakituna, ez dela berez, erregeak beldurrik izan behar diona, ezta tontorra den egiturak ere, ahaztarazi behar.

Pentsamendua, kultura eta artea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakia, hausnarketa intelektualaren protagonista
Adanen Sorrera
Michelangelo Buonarroti 005.jpg
Michelangelok, Adanen Sorreran (ezkerrekoa, Kapera sistinoaren sabaia, 1510), badirudi Erdi Aroko teozentrismoaren lekukoa antropozentrismo humanistari pasa nahi diola, Erreforma Protestanteak eta Kontraerreformak, Utopiari bidea itxi aurretik. Aldiz, Azken Epaian (eskuinean, egile berarena, eraikin berean, baina aldareko horman, 1535 eta 1541 artean egina), manierismoaren bidea zabaltzen du, Kristo asaldatu bat erakutsiz, inguru ezkorragoan, Erromako Arpilaketaren ondoren, Italia jada Antzinako Erregimenean dagoenean, inguru honetan, Habsburgotarren nagusitasun bezala definitua. Bere margotutako biluztuak, beranduago, Trentoko Kontzilioaren bira moralak txukunduak izango dira.

Hitz materialistetan "superregitura ideologikoa" deritzonaren eta gizarte egituraren zatirik oinarrizkoenen arteko harremanak, oso sarbide delikatuzkoak dira, eta ez dute adostasun handirik lortzen.

Elizaren nagusitasunak, pentsamenduan, heziketan eta kulturan, berdinezinezkoa izaten jarraitzen du, eta, Erdi Aroan bezala, ordena politiko eta sozialeko justifikaziorik nagusiena, eta ez dago Estatutik banandua (harreman gatazkatsua badute ere, erregalismoak frogatzen duen bezala, indar ezberdinarekin Frantzian eta Espainian). Hala ere, bere paper ideologikoari dagokionez, Humanismotik eta Pizkundetik, Antropozentrismoak Teozentrismoaren lekukoa hartzen du kontepzio kulturaletako konstante bezala. Erasmismoa eta bere gorabeherak Espainian, pentsamendu aurreratuak zituen zailtasunen adierazgarri on bat dira, baita erregearen babesa izanda ere, eta ez zen bakarra, ezta ospetsuena izan ere, Inkisizioak jazarritako Fray Luis de León olerkari eta irakaslearen, Bartolomé Carranza artzapezpikuaren edo Pablo de Olavide intendentearen kasuek frogatzen duten bezala. Giroa, Frantzian, ez zen askatasun gehiagokoa, Voltaire tartean sartuta egon zen kasuek frogatzen duten bezala. Europa protestanteak, toleranteagoa izateko joera izan zuen, baina ez errepresiorik gabea, Miguel Servet medikuaren kasuak frogatu zuen bezala.

Unibertsitatea, Behe Erdi Aroan instituzio indartsu bat eta garatzen ari zena izan zena, eskolastikarekin, abangoardia zientifiko eta kulturaletatik urruntze garai bat jasango du, beste arlo batzuetara pasatzen dena (akademiak, elkarte zientifikoak...) XIX. menderarte. Salbuespen bezala, beste hainbat gauzetan bezala, Monarkia Hispanikoan, unibertsitateak (Salamancako Unibertsitatea eta Alcalá de Henareseko Unibertsitatea Penintsulan eta sorrera berrikoak Amerikan), urrezko garai batean daude (Biblia Poliglota Konplutentsea, Salamancako Eskola, neoeskolastika), paper sozial argi bat dutelarik: burokrazia eta kleroari koadroak eman eta noblezia garaile baten eta bere eraketa ekonomiko eta sozialaren ahalmen disolbagarriari dagokionez, burgesia erosokor eta amore emale baten baldintza soziala mantendu edo igotzea. Dizdirarik handiena, beharbada, Burgosko Biltzarra eta Valladolideko Biltzarra bezala ezagutzen diren amerikar kolonizazioari buruzko eztabaida justifikatzaileen ondorioz lortu zuten. Azken honek, Valladolideko Unibertsitatean ospatu zena, Bartolomé de las Casasen eta Juan Ginés de Sepúlvedaren arteko naturalen polemikari eta Indietako Legeei (1550-1551) buruzko eztabaida ospetsua gertatu zen. 1527an, unibertsitate hau berau, erasmismoa zalantzan jarri zuen konferentziaren egoitza ere izan zen.

Aldiz, Italia eta Flandria, Europa mendebaldeko merkataritza ibilbideek lotutako Behe Erdi Aroko burgsesiaren merkataritza guneak, bi mugimendu kulturaletan (Humanismoa eta Pizkundea) nabarmendu zirenak izatea, ez da halabeharra. Antzinako Erregimenari egokiago ziren monarkia nazionalak, jarraitu egiten dituzte, hedapenez, are gorantza zihoazen monarkiei arkitektura programek eta abangoardia artistika eta intelektualaren mezenasgoak ematen dien legitimazio aukerak bultzaturik. Kleroa eta noblezia, berdina egiteagatik, ez dira atzera geratzen. Artistaren paper sozialak, Erdi Aroko anonimatu gremialetik, Rafaelen sasijainkotzeraino eboluzionatzen du. Akademizazioak eta profesionalizazioak, artista independizatzera eramango dute, nolabaiteko ospe bohemioarekin, merkatu batetaz fida daitekeena bere ekoizpenerako, enkarguetatik aske, XIX. menderarte osatzen ez den prozesu batean.

Erreforma Protestanteak lehenengo, eta, ondoren, Kontraerreforma katolikoak suposatu zuten hauste eta berregituratzearen ondoren, Manierismoa eta Barrokoa izan ziren, bata bestearen atzean, XVI. mende erdialdetik eta XVII. mendetik, Italiatik Europa guztira hedatzen diren estilo artistikoak dira. Neurri handiagoan edo txikiagoan, ideologia eta klase nagusien zerbitzura jartzen dira, arte burgesa ere egongo den arren, klase nagusia burgesia den tokian, Herbehereak kasu.

XVII. mende amaierako europar kontzientziaren krisiaren ondoren, Newtonen paradigmari eta entziklopedismoari jarraitzen dion Zientzia Modernoari bidea irekitzen diona, XVIII. mendean, kultura, Elizaren monopoliaren mantenimendua eta Ilustrazioak irudikatzen duen Sapere aude kantarraren arteko atakan dago. XVIII. mendeko lehen erdialdeko Espainiaren lokartze kulturalaren froga, Salamancako Unibertsitateko matematika katedraduna, Diego de Torres Villarroel ameslaria bezalako pertsonaia bitxi bat izatea izan daiteke.

Europar joerekiko isolamendua (ezagutza falta ez denean) nagusi da, nobatoreen do Benito Jeronimo Feijoo eta Mondejarreko Markesa bezalako pertsona bakanak izan ezik. Ilustrazioko modernizazio saiakerak garrantzitsuak dira mendearen azken hamarkadetan, Karlos III.ak eta Karlos IV.ak bultzatuak, eta Amerikara hedatu ziren, intelektualki, "berraurkitua" izatera pasatzen dena (Jorge Juan eta Antonio de Ulloaren neurketak, Antonio José Cavanilles eta Alexander von Humboldten espedizio naturalistak, eta lehen medikuntza programa modernoa, nafarreriaren aurkako txertaketa izan zena), barnealdean, independentzia mugimendura eramango duen amerikar kontzientzia agertzen ari den unean, hain zuzen ere.

Barroko berantiarra eta Rokokoa, XVIII. mende hasierako estilo artistikoak dira, oraindik, klase pribilegiatuen ideologia dominatzailea mantenduz; Neoklasizismoa eta Aurrerromantizismoa, mende amaierakoak, errealitate berriari irekiak.

Estetika arrazionalistaren eta teknika akademizistaren garaipenaren ondoren, azken hau, barrokoko zentzumen gehiegikerien ospearen galtzearen arduraduna, Neoklasizismoa, Ponpeiako hondakinen aurkikuntzagatik bultzatua da, eta Europa osotik hedatzen da (honetara, Grand Tourrak edo jaiotzen ari zen turismo aristokratikoak lagundu zuelarik), garaian, Antzinako Erregimenarentzako gertaera intelektual disolbatzaileekin bat egiten duena: L'Encyclopédie Entziklopediaren argitaratzearen hasiera (1751), edo Lisboako lurrikarari buruzko (1755) voltairetar hausnarketak; garaiko moda Europan eta Amerikan, Erromatar Errepublikako bertute xaloak berreskuratzea da (inperioaren gainbeherakoak baino gehiago); adibide on bat, Zintzinatoren aukeraketa da (bere idiak zerbitzu publikoaren deira denbora baterako diktadore bezala joateko utzi zituena, eta, karguan eman beharreko denbora eman ondoren, berriz nekazal lanetara itzuli zen paterfamilias eredua), Cincinnatiri izena emateko, jaiotzen ari zen AEBetako sortu berri zen hiri bat. Benjamin Franklin, enbaxadorea Frantzian, gainbehera zihoan Versallesko gorteak, jaiotzen ari zen Errepublika, abegikortasunez nola hartzen zuen lekuko izan zen, erruki eta, basati on eta Erroma Berri nahasketa bezal irudikatzen dituenganako (eta euren buruak ere hala irudikatzen dituzte) miresmen nahasketa batekin.

Beste alde batetik, Sturm und Drangeko estetika aurrerromantikoak, Goetheren Wertherren gazte eredu ilunak eta Jose Cadalsoren Gau goibelak lanek, jada, garai nahaspilatsu bat iragartzen dute, non Ilustrazioko kontraesan konponezinak, Antzinako Erregimenak goraka doazen Iraultzaren indarrekin uztartu ezin dituenak, modu bortitzean konponduko diren: arrazoiaren ametsak, munstroak sortzen ditu hain modu bikainean Francisco de Goyak adierazi zuen bezala.

Fragonard, The Swing.jpg

Erabat Rokoko estilokoa, Fragonarden Zabuak, 1767koa, modu zinikoan eta kritikarik egin gabe -bere etsaiek ongi probestuko duten arren- Antzinako Erregimeneko gainbehera dihoan gizarte ustela aurkezten du, indar sozial, produktibo eta ideologiko berrien garapena eragozten duten bere kontraesanak gainditzeko gai ez dena. Funtzio bera ikus daiteke Sadeko Markesaren lanetan.
David-Oath of the Horatii-1784.jpg

Aurreko lanaren erabat aurkakoa, 1784an egin zen Jacques-Louis Daviden (ondoren, Iraultza eta Napoleonen margolari bezala gailendu zena) Horazioen Zina margolanaren erakusketa publikoak, Neoklasizismoaren manifestu bezala ezezik, eztabaida soziopolitikoan artearen inplikazio bezala ere balio izan zuen, Nazioa defendatzeko konpromezua hartzeko dei bezala interpretatua izan baitzen -Iraultzaren ideia berri hori- Frantziar Iraultzaren bezperetan..

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) TOCQUEVILLE, Alexis (1856) L'ancien régime et la Révolution.
  2. (Frantsesez) L’Espagne de l’Ancien Régime. Les institutions, Paris, 1899.
  3. (Gaztelaniaz) Antonio RODRÍGUEZ VILLA: «La España del Antiguo Régimen», in Boletín de la Real Academia de la Historia, VII. txostena, I. koadernotik III.era, uztaila-iraila, 31. liburukia, 1897.