Okayamako gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Okayamako gaztelua
Okayama-jō
Okayama Castle detail - DSC01786.JPG
Herria Okayama
Koordenatuak 34°39′55″N 133°56′10″E / 34.66528°N 133.93611°E / 34.66528; 133.93611Koordenatuak: 34°39′55″N 133°56′10″E / 34.66528°N 133.93611°E / 34.66528; 133.93611
Herrialdea  Japonia
Okayamako gaztelua non dagoen adierazten duen Japonia-ko/-go/-eko mapa
Okayamako gaztelua

Okayamako gaztelua (備中松山城 Okayama-jō?) Japoniako Okayama hirian kokatuta dagoen gaztelu japoniarra da.

Nahiko gertu dagoen Himeji gaztelua zuria da eta "lertxuntxoaren gaztelua" ezizena ematen zaio, Okayamakoa aldiz beltza da eta "belearen gaztelua" ezizenaz ezagutzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okayamako gazteluaren eraikuntza 1573an hasi zuen Ukita Naoiek, hiria bereganatu berritan, eta haren seme Ukita Hideiek bukatu zuen 1597an. Teila batzuk urrezkoak zituen eta "Urrezko belearen gaztelua" ezizena jaso zuen. 1600 urtean ordea Sekigaharako borroka galdu eta Tokugawatarren eskutan gelditu zen. Hauek Kobayakawa Hideaki-ri eman zioten gerra-sari gisa. Baina 1602an hau hil egin zen eta 1602an ordea hil egin zen eta Himejiko jauna zen Ikeda Tadatugu izendatu zuten Okayamako jaun. Ikedatarrek agindu zuten bertan Meiji berrezarkuntzan feudalismoa bukatu zen arte.

Meiji enperadoreak samurai gazteluak abandonatuta uztea erabaki zuen eta gaztelua inguratzen zuten putzuak lurrez bete eta gaztelua bera hiriak inguratu eta irentsi zuen.

1945eko hegazkin estatubatuarren bonbaketek suntsitu zutenez 1966an kopia zehatza berreraiki zen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kōraku-en»

Gazteluaren erreplika zehatzaz gain Kōraku-en lorategiak dira aipagarriak, izan ere Japoniako hiru lorategi ederrak osatzen baitituzte Kairaku-en (Mito) eta Kenroku-en (Kanazawa) lorategiekin batera.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]