Okehazamako gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Okehazamako gudua
Sengoku Aroa
The grave of Yoshimoto Imagawa in Okehazama.jpg
Imagawa Yoshimotoren hilerria, Nagoyan, gudu-zelaitik gertu.
Data 1560ko maiatz-ekaina
Lekua Dengaku-hazama, Owari probintzia
35°03′00.59″N 136°59′48.44″E / 35.0501639°N 136.9967889°E / 35.0501639; 136.9967889Koordenatuak: 35°03′00.59″N 136°59′48.44″E / 35.0501639°N 136.9967889°E / 35.0501639; 136.9967889
Emaitza Odatarren garaipena
Gudulariak
Imagawa Yoshimoto Oda Nobunaga
Buruzagiak
Imagawa Yoshimoto
Asahina Yasutomo
Okabe Motonobu
Matsudaira Motoyasu
Ii Naomori
Honda Tadakatsu
Hattori Hanzō
Oda Nobunaga
Shibata Katsuie
Hattori Kazutada
Mōri Yoshikatsu
Kinoshita Tōkichirō
Maeda Toshiie
Indarrak
35.000 inguru 2.500 inguru

Okehazamako gudua (桶狭間の戦い Okehazama-no-tatakai?) , 1560ko maiatzean gertatu zen. Gudu honetan, Oda Nobunagak Imagawa Yoshimoto garaitu zuen eta Sengoku aroko daimyōrik garrantzitsuenetako bat bezala ezarri zen. Gainera, hau, Nobunagak, Japonian eginiko konkista militarren kanpaina arrakastatsu batzuetako lehena izan zen.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1560ko maiatzak 12an, Imagawa Yoshimoto, 25.000 soldaduko armada batekin, Sunputik (Shizuoka) Kiotora joan zen. Oda klanak Owari probintzian zituen lurretan sartu ondoren, Washizu eta Marune mugako gotorlekuak hartu zituen Dengaku-hazama bezala ezagutzen zen harroila basotsu batean kanpatu aurretik. Oda Nobunaga, bere esploratzaileek informatu zuten, eta bere armada, Zenshoji izeneko tenplu batean ezartzera zuzendu zituen.

Nobunagak, aurrez aurreko eraso bat egitea erabaki izan balu, ziurrenik, gudua galdu egingo zuen, bere armada, Imagawarena baino hamar aldiz txikiagoa baitzen. Beste alde batetik, Zenshoji gotortuak defendatzea ez zen batere praktikoa, egun gutxi batzuk bakarrik iraun ahal izango bait zuten. Egoera hau ikusirik, Odatarren buruzagiak, Imagawaren kanpamendua ustekabean erasotzea erabaki zuen.

Guduaren garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nobunagak, soldadu talde txiki bat utzi zuen tenpluan amu bezala, armada etsaiaren arreta pizteko eta bere armada nagusiagandik despistatzeko, 3.000 soldaduz osatua zegoena, bere kanpamendura modu traketsean mugitzen ari zena muino basotsuen artean.

Imagawaren armadak ez zuen eraso bat espero, eta ez zeuden adi une horretan egiten ari zen bero itogarriaren ondorioz. Odaren armadaren hurbiltzea detektatzeko aukera, are gehiago murriztu zen bapatean erortzen hasi zen euri jasa eta ekaitzaren ondorioz, erasotzaileak, etsaiaren kanpamendurako euren azken mugimenduak egiten ari ziren bitartean.

Denboralea igaro zenean, Odaren soldaduak mordoka sartu ziren kanpamenduan iparraldetik, eta Imagawaren soldaduek, erabat ustekabean harrapatuak, ordenarik gabe ihes egin zuten. Hori egitean, komandantearen denda defentsarik gabe utzi zuten, Odaren soldaduak, hara geroz eta gehiago hurbiltzen ari ziren bitartean. Yoshimoto, gertatu zenarekiko erabat arrotz, zarata entzun zuen eta dendatik irten zen bere soldaduei osaketa mantentzeko oihukatuz (mozkortuta zeudela uste bait zuen) eta euren postuetara itzultzeko. Une bat beranduago, aurrean zituen samuraiak bereak ez zirela konturatu zenean, beranduegi izan zen: Hattori Koheita izeneko samurai baten lantza bidezko erasoa saihestu zuen, baina Mori Shinsuke izeneko beste batek burua moztu zion. Guduak, bi ordu inguru baino ez zuen iraun.

Emaitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euren buruzagia hilda, eta euren gorengo ofizialetatik bizirik bi baino ez zituztela, Imagawaren ofizialek, beste armada batzuetara batzeko desertatu zuten, eta, denbora gutxian, Imagawaren armada suntsitua izan zen. Oda Nobunagaren garaipena, miraritsutzat hartua izan zen, eta Japonia bateratzeko bere ametsaren lehen pausua zela frogatu zuen. Imagawaren armadatik desertatu zuten ofizialetako bat, Motoyasu Matsudaira zen (beranduago, Tokugawa Ieyasu bezala ezagutua izango zena), Mikawa probintziakoa, Honda Tadakatsurekin batera. Matsudairak, bere armada propioa sortu zuen Mikawan, eta, beranduago, Oda Nobunagaren aliatu eta azken Bateratzaile Handia bihurtuko zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Okehazamako gudua Aldatu lotura Wikidatan