Olduwaiko arroila

Koordenatuak: 2°59′00″S 35°21′00″E / 2.9833°S 35.35°E / -2.9833; 35.35
Wikipedia, Entziklopedia askea
Olduwaiko arroila
Datu orokorrak
Motachine (en) Itzuli eta arkeologia-aztarnategi
EponimoaSansevieria ehrenbergii
Geografia
Map
Koordenatuak2°59′00″S 35°21′00″E / 2.9833°S 35.35°E / -2.9833; 35.35
Herrialdea Tanzania
Tanzaniako eskualdeArusha Region
District of TanzaniaNgorongoro District

Olduwaiko arroila Tanzaniako arroila eta historiaurreko aztarnategia da, Victoria aintziraren hego-ekialdean dagoena. Lurrazaletik 100 metrotarainoko sakoneran aurkitu dira aztarnak, bost geruzatan. Hominidoen aztarna fosilak eta harrizko lanabesak aurkitu dira besteak beste Olduwain.[1]

Aztarnategi paleoantropologokorik inportanteena da. Mary eta Louis Leakey britainiar-kenyar arkeologoek arroila induskatu dute eta, bere lanei esker, giza eboluzioaren hastapenak hobeto ulertzen ditugu.[2]

Homo habilis, agian lehenengo giza espeziea, bertan bizi zen duela 1,9 milioi urte; gero Paranthropus boisei bere garaikidea (duela 1,8 miloi urte) eta Homo erectus (duela 1,2 milioi urte) agertu ziren. Homo sapiens duela 17.000 urte bizi zen arroilan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Colin Renfrew & Paul Bahn. (2007). Archaeology Essentials. (2. argitaraldia) Londres: Thames & Hudson Ltd.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Tanzania
Artikulu hau Tanzaniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.