Giza eboluzioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Homo rudolfensis baten fosila.

Giza eboluzioa ulertzeko alde batetik Homo generoa bera ikertu behar da baina baita ere hainbat hominido eta hominino, Australopithecus gisa. Gizaki modernotzat Homo sapiens bera jotzen da. Orain dela 130.000 urte baino gehiagoko fosilei, antzinako ezaugarri batzuk oraindik gordetzen dituztenak Homo sapiens idaltu (Gizaki jakintsu zaharra) izenarekin identifikatu ohi dira.[1] Anatomikoki modernotzat jo daitezkeen gizakiak orain dela 130.000 urte agertu ziren Afrikan.[2][3]

Gaur egun bizirik dauden espezierik gertuenak Pan generoko bi animalia dira: Pan paniscus (Bonoboa) eta Pan troglodytes (txinpantzea). Bi espezie hauek arbaso bera dute eta duten antolaketa dela eta bereizten dira nagusiki: (beste ezaugarri anatomiko batzuk ere badituzte, hala ere) Bonoboa matriarkala da eta txinpantzea patriarkala da. Genoma osoaren sekuentziazioa eginda R. J. Brittenek egiten duen ikerketan honakoa esaten du:

« 6,5 milioi urtez bereizita bizi ondoren bonobo/txinpantzeen eta gizakien artean dauden desberdintasunak elkarrekin inongo harremanik ez duten bi gizakiren artean baino 10 aldiz handiagoak dira eta arratoi eta saguen artean baino 10 aldiz txikiagoak  »

—Britten, RJ.[4]

.

Beste ikerketa batzuek ere antzeko datuak eskaintzen dute.[5][6] Lan horiek hartuta gizakien linajea txinpanzeenetik orain dela 5 milioi urte gutxi gora behera bereiztu zela aurkitu da eta goriletatik orain dela 8 milioi urte. Txaden aurkitutako hominido burezur bat (Sahelanthropus tchadensis gisa klasifikatua) orain dela 7 milioi urtekoa da eta barez baliteke bereiztea lehenago eman izana.[7]

Gaur egun gizakiaren eboluzioaren inguruan bi teoria garrantzitsu daude. Lehenengoak, Afrikatik kanpora hipotesia, gizakia Afrikan sortu zela dio eta bertatik kanpora joan zela zeuden beste Homo guztiak ordezkatuz. Hipotesi multiregionalak dioenez gizakiaren eboluzioa leku batean baino gehiagotan eman zen aldi berean hominido populazio ezberdinetatik abiatuz.[8]

Lynn Jorde eta Henry Harpending genetistek proposatu dutenez gizakien barnean dauden DNA aldaketak oso txikiak dira beste hurbileko espezie batzuekin alderatua. Hau azaltzeko Pleistozenoa bitarte gizakien populazioa oso txikia izan behar zuela ondorioztatu da, agian 10.000 baino gutxiago eta aukerak daude 1.000 inguru izateko. Horrela oso aldakortasun genetiko txikia egongo litzateke. Hau azaltzeko Toba katastrofearen teoria erabili da.

Gizakiaren eboluzioan aldaketa morfologiko eta fisiologiko garrantzitsuak egon dira Homo eta Pan bereiztu zirenetik. Lehenengo aldaketa (bai denboran eta bai definizioan erabiltzen delako) Hominina azpileinua definitzeko erabiltzen dena da. Aldaketa hau bi hanken gainean ibiltzera moldatzea litzateke, zuhaitzetako (denbora guztian edo zati batean) bizitza batetik. Horretarako hainbat aldaketa eman ziren belaunen valgusean, gorputzaren goialdearen indarrean eta besoen eta hanken arteko luzeran (hanka luzeak besoekin alderatua). Honen ondoren burezurraren tamaina eta horrekin batera burmuinarena handitu ziren. Gaur egun tamaina hau 1.400 cm³ inguruko bolumena da, gorila eta txinpantzeetan baino askoz handiagoa. Gainera eskuen erabileran hobekuntza nabarmenak egon ziren hortzeriaren tamaina murrizten zen bitartean. Letaginaren txikitzea eman da. Laringearen eta hezur hioidearen jaitsiera ere eman zen, hitz egiteko gaitasuna ematen duena. Garapenari loturik burmuinaren hazte tamainan heterokronia bat ematen da, ikasteko prozesua luzatuz (haurtzaroa luzatzen baita). Burmuinaren tamainaz gain honen berrantolaketa bat ere eman zen, adibidez hitz egiteko beharrezkoak diren Brokaren area eta Bernickeren arearen tamaina eta egoera. Gizaki emeetan (emakumea) aldaketak daude obulazioan eta honen bukaeran estrogeno kopurua 1/3 baino ez da jaisten, beste primate batzuetan ia guztiz desagertzen den bitartean. Gizakiak gainera kultura materiala du eta hauek edukitzeak statusa ere adierazten du. Aldaketa guztien ordenak eztabaida sutsuak pizten ditu gaur egun.[9][10]

Homininoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Homininoen eboluzioan hainbat espezie sortu dira. Hona hemen eurak laburbiltzen dituen taula bat:

Zibilizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritzaren asmakuntzak gizakiak sedentario bilakatu zituen eta herri eta hiriak sortzen hasi ziren.

Antropologo gehienen ustez Homo sapiens Afrikako sabanan sortu zen orain dela 200.000 urte Homo erectusen eboluzioaz. Orain dela 40.000 urtetik Eurasia eta Ozeanian bizi zen eta gutxienez 10.000 urte dira Amerikan bizi dena.[11] Eurasian bizi zen Homo neanderthalensisa eta Homo erectusa desplazatu zituzten.

Orain dela 10.000 urte arte gizaki guztiak ehiztari-biltzaileak ziren (gaur egun ere batzuk aurki daitezke). Normalean talde nomada txikietan bizi ziren. Neolitikoan nekazaritza sortu zen eta horrekin batera gehiegizko janariaren produkzioa. Gizakiak egonkortu ziren eta lehenengo herriguneak sortu. Horrek animalien domestikazioa eta metalgintza ekarri zuen. Nekazaritzak komertzioa eta kooperazioa handiagotu zituen gizarte konplexuagoak sortzen. Herriak zibilizazio bilakatu ziren Ekialde Hurbilean, Mesopotamia inguruan.

Orain dela 6.000 urte inguru lehenengo protoestatuak sortu ziren Mesopotamian, Antzinako Egipton eta Indus haranean. Hauek defendatzeko militarrak sortu ziren eta horrekin batera gobernu burokratikoak eta administrazioa. Estatuen artean kooperazioa eta konpetentzia sortu zen gerrak sortuz. Orain dela 2000 eta 3000 urte artean Persiarrek, Txinatarrek eta Erromatarrek konkistaren bitartez inperio erraldoiak sortu zituzten, lehenengo inperioak sortuz. Erlijio garrantzitsuak sortu ziren Ekialde Hurbilean, Judaismoa kasu eta Hinduismoa Hego Asian.

Erdi Aroaren erdialdean ideia berri eta iraultzaileak sortu ziren. Txinan inprenta eta iparrorratza asmatu zituzten eta Islamaren Urrezko Aroa izan zen zientzialari ugarirekin. Europan klasikoen berraurkikuntzak eta inprentak Pizkundea sortu zituen XIV. mendean. Amerikan inka, maia eta aztekek zibilizazio handiak sortu zituzten. Hurrengo 500 urtetan inperialismoaren garapenak Amerika, Asia eta Afrikako leku ugari Europarren kontrolpean utzi zituzten, independentziaren aldeko mugimenduak sortzen. Zientzia Iraultza XVII. mendean eta Industria Iraultza XVIII. eta XIX. mendean garraiobide ugari sortu zituen, trenbidea eta autoa kasu. Energia lortzeko bideak ugaritu ziren, argindarra eta ikatza gisa. Gobernuetan ere berrikuntzak egon ziren, demokrazia parlamentarioa eta Komunismoa bezala.

Aldaketa horiek direla eta gizakiak geroz eta elkarlotuagoa eta globalizatuagoa den mundu batean bizi dira. Gertakari honek zientzia, artea eta teknologiaren garapena baimentzen duen bitartean kulturen desagerpena, arma oso suntsikorrak eta kutsadura ere errazten du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. evolution: the fossil evidence in 3D. Philip L. Walker eta Edward H. Hagen, Dept of Anthropology, University of California, Santa Barbara
  2. Human Ancestors Hall: Homo Sapiens
  3. Alemseged Z, Coppens Y, Geraads D. Hominid cranium from Omo: Description and taxonomy of Omo-323-1976-896 . Am J Phys Anthropol, vol 117, 2, 103-12 or. 2002. PMID 11815945
  4. BRITTEN, RJ. Divergence between samples of chimpanzee and human DNA sequences is 5%, counting indels. Proc. Natl. Acad. Sci. USA. 2002, 13633-5 or. vol. 99. 21. (Sarean aurki daiteke osorik).
  5. Wildman D, Uddin M, Liu G, Grossman L, Goodman M. Implications of natural selection in shaping 99.4% nonsynonymous DNA identity between humans and chimpanzees: enlarging genus Homo. ([1]). Proc Natl Acad Sci USA. vol 100, 12. 7181-8 or. 2003.
  6. Ruvolo, M. Molecular phylogeny of the hominoids: inferences from multiple independent DNA sequence data sets. ([2]). Mol Biol Evol. vol 14, 3. 248-65 or. 1997
  7. Brunet M, Guy F, Pilbeam D, Mackaye H, Likius A, Ahounta D, Beauvilain A, Blondel C, Bocherens H, Boisserie J, De Bonis L, Coppens Y, Dejax J, Denys C, Duringer P, Eisenmann V, Fanone G, Fronty P, Geraads D, Lehmann T, Lihoreau F, Louchart A, Mahamat A, Merceron G, Mouchelin G, Otero O, Pelaez Campomanes P, Ponce De Leon M, Rage J, Sapanet M, Schuster M, Sudre J, Tassy P, Valentin X, Vignaud P, Viriot L, Zazzo A, Zollikofer C. A new hominid from the Upper Miocene of Chad, Central Africa.. Nature, vol 418, 6894, 145-51 or, 2002.
  8. Eswaran, Vinayak, Harpending, Henry & Rogers, Alan R. Genomics refutes an exclusively African origin of humans, Journal of Human Evolution, In Press, Corrected Proof. 2005eko maiatzaren 6a.
  9. Boyd, Robert & Silk, Joan B. (2003). How Humans Evolved. New York: Norton & Company. ISBN 0-393-97854-0.
  10. Dobzhansky, Theodosius (1963). Anthropology and the natural sciences-The problem of human evolution, Current Anthropology '4 (2): 138-148.
  11. Templeton, Alan (2002). "Out of Africa again and again" Nature 416: 45 - 51.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giza eboluzioa Aldatu lotura Wikidatan