Olentzero and Company

Wikipedia, Entziklopedia askea

Olentzero and Company edo Olentzero & Co 2010. urtean egindako euskarazko musikala da, Oihan Vegak eta Txemi Etxebarriak egina. Euskaraz sortutako lehenengo musikala da, eta Euskal Herriko jendeak sortua, interpretatua eta eszenaratua den lehenengo musikala ere bai. Gabon kanta tradizionalak pop, rock, techno, dance eta tango doinuekin uztartu ditu.[1][2]

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peru izeneko haurrari gurasoak hil zaizkio istripu batean, eta Olentzerori opari berezia eskatuko dio: zoriontasuna. Haatik, haurrak idatzitako eskutitza puskatu egingo du haren amaorde maltzurrak, eta Peruk Olentzeroren bila abiatzea erabakiko du Peruk. Bidean, euskal mitologiako hainbat pertsonaiaren laguntza izango du.[2]

Emanaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztira Hamar emanaldi eman ziren jendaurrean, 2010eko azaroan eta abenduan, Bergaran, Eibarren, Arrasaten eta Donostian. Bergarakoa entsegu jenerala izan zen, azaroaren 28an; aurre-estreinaldia Eibarren izan zen, abenduaren 2an; estreinaldia Arrasaten izan zen, abenduaren 11n; eta Donostiako emanaldia Kursaalean izan zen, abenduaren 30ean. 2011n beste hiru aldiz taularatu zen, abenduaren 8an Bilboko Campos Eliseos antzokian Bi aldiz eta hirugarren bat abenduaren 27an Iruñako Baluarte Aretoan

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikaleko pertsonai garrantzitsuenak Peru, Olentzero eta Peruren Izeba dira. Peruk basoan aurkitzen dituen pertsonaiak haueak dira: iratxoak, lamiak, Erreka Mari, Anbotoko Mari, Zaindaria. Eta Olentzero & Co lantegian Tasio ikazkina, Mari Domingi eta lantegiko umeak aurkituko ditu.

Koreografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikalean dantzariak daude, eta Eibarko Biraka taldekoak dira. Josu Mujika da koreografoa, eta dantzarien koordinatzailea.

Abesbatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bergarako hiru abesbatza dabiltza musikalean: Bergarako Orfeoia, Aritzeta abesbatza eta Musika Eskolako Umeen Koroa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.