Oresund itsasartea

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Oresund itsasartea (danieraz Øresund; suedieraz Öresund) itsaso bien arteko banapena da: Ipar Itsasoa eta Itsaso Baltikoa eta baita lurralde bien arteko banapena: Danimarkako Seelandia uhartea eta Suedian dagoen Eskania eskualdea. Lekurik estuenean, 4 km zabalera baino ez du, Danimarkako Elsinore eta Suediako Helsingborg artean.

Oresund Ozeano Atlantikoa eta Itsaso Baltikoa batzen dituzten hiru daniar itsasarteen bat da. Bidea Kattegat, Skagerrak eta Ipar Itsasotik doa.

[aldatu] Historia

Itsasartearen kontrol politikoak maizko auziak sortu zituen Danimarka eta Suedia artean. Danimarkak kontrola mantentzeko mendebaldeko kostan Kronborg gotorlekua (Elsinoren) eta ekialdekoan Kärnan gotorlekua (Helsingborgen) eraiki zituen, 1658an ekialdeko kosta Suediari utzi arte.

[aldatu] Uharteak

Oresunden zenbait uharte daude:

  • Amager.
  • Saltholm.
  • Ven.
  • Peberholm - artifiziala.
  • Middelgrundsfortet - artifiziala.
  • Flakfortet - artifiziala.
Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Oresund itsasartea

Erioll world.svg Koordenatuak: 55°47′23″N 12°45′03″E / 55.78972, 12.75083 (Oresund itsasartea)