Orreagako Andredena Mariaren estela

Koordenatuak: 42°58′48″N 1°23′12″W / 42.979963°N 1.386556°W / 42.979963; -1.386556
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orreagako Andredena Mariaren estela
Jatorria
Ezaugarriak
Materiala(k)harria
Genero artistikoaarte sakroa
Hizkuntzaeuskara, gaztelania eta frantsesa
Kokapena
LekuaNafar bidea
Koordenatuak42°58′48″N 1°23′12″W / 42.979963°N 1.386556°W / 42.979963; -1.386556
Map

Orreagako Andredena Mariaren estela Donejakue bidean aurki daitekeen harrizko estela bat da, hiru hizkuntzatan idatzia, Orreagako Andre Mariaren omenez ezarria. Ama birjinaren eta Jesus haurraren irudi bat ere badu berekin[1].

Mezkirizko gainean dago estela, Nafar bidearen ibilbidean. Eskaintza gisa loreak izan ohi ditu ohikoan[2]. Hala ere, monumentua ez dago Donejakue bideko Nafarroako ondare babestuaren zerrendan[3].

Hiru hizkuntzatako testuan euskarazkoa dago lehena, goian. Hala dio:

«

EMEN ERRATEN DA SALVE BAT ORREAGAKO ANDREDENA MARIARI

»


Azpian, gaztelerazko eta frantsesezko bertsioak datoz.

Bitxikeria gisa, The Way filman, Martin Sheen aktoreak gorpuztutako protagonistak atseden une bat hartzen du harriaren ondoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Etapa 2. Roncesvalles-Larrasoaña» El Camino de Santiago de RayyRosa (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).
  2. Artola, Koldo. (1992). «Hegoaldeko goinafarreraren azentua delata (hurbiltze-saiakera)» Fontes Linguae Vasconum (Gobierno de Navarra. Departamento de Cultura y Deporte) (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).
  3. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Routes of Santiago de Compostela: Camino Francés and Routes of Northern Spain» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).