Ortésia Cabrera Fuster

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ortésia Cabrera Fuster

(2024)
Bizitza
JaiotzaAmposta, 1989 (34/35 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea, kontatzailea, antzerkigilea, erakusketa-komisarioa, itzultzailea, musikaria eta LGBT ekintzailea
Enplegatzailea(k)La Directa
KidetzaMaulets
Katalan Herrietako Ikasleen Sindikatua
MugimenduaMugimendu homosexualak
feminist movement (en) Itzuli
disability rights movement (en) Itzuli
Izengoitia(k)ivaquexuta
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuneko Hautagaitza

ortesia.online
Twitter: ortesia_online Instagram: ortensia.online LinkedIn: ortésia-cabrera-326ab8245 Edit the value on Wikidata

Ortésia Cabrera Fuster (Amposta, 1989), ivaquexuta izen artistikoz ere ezaguna[1][2], diziplina anitzeko artista, politikari eta aktibista kataluniarra da[3][4][5].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artista gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kataluniako Artisten Asanbladako Plataformaren parte da[6]. Bere lan artistikoak Terres de l'Ebreko gazteen egoera, milurtekoen lan-segurtasunik eza eta Kataluniako pertsona neurodibergenteen egoeraren gaiak jorratzen dituzte[7]. Poskolonialismoa, gizarte ekonomia, arte garaikidea eta filosofia ere lantzen ditu[8].

2017an, ExtincióFest lehiaketa zuzendu zuen Arte Lo Pati Zentroan[4]. 2018an, Kataluniako Arte Museo Nazionalak Art Jove de Patrimonio deialdian hautatu zuen[7] eta hurrengo urtean bere erakusketa antolatu zuen[9]. 2021ean, Hangar zentroaren diru-laguntza jaso zuen[10] eta hari esker intimidad forzada podcasta grabatu zuen Kataluniako Asperger Elkartearekin batera[11]. Urte berean Miquel Casablancas saria irabazi zuen[12]. 2023an, Utopia Ramblasek La Ramblan antolatutako Los escribientes emanaldian parte hartu zuen Cecilia Vieira, Enrique Baeza, Marla Jacarilla eta Jordi Vizcaíno artistekin batera[13]. Horrez gain, erakusketak egin ditu Bartzelonako Arte Garaikideko Museoan, Arte Gaztearen Aretoa, Tarragonako Mèdol - Arte Garaikideko Zentroan[7] eta Pere Anguera liburutegian[14].

Politikari gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politikari dagokionez, katalan independentismoaren, LGBTQ+ eskubideen aldeko mugimenduaren eta borroka feministaren aldekoa da[15]. Neoliberalismoaren, patriarkatuaren[16], Espainiako monarkiaren, Espainiako estatuaren, arrazismoaren, sexismoaren, klasismoaren, marjinazioaren eta kolonialismoaren aurka egiten du[1].

Kataluniako ezker independentistako hainbat gunetan jardun du, hala nola Maulets eta Jóvens de les Terres de l'Ebre erakundeetan eta Katalan Herrietako Ikasleen Sindikatuan, eta La Directa eta L'Escuranda komunikabideetan ere lan egin du[3][17]. Horrez gain, udalerriko jai alternatiboak antolatu ditu Ampostan eta herri kulturan eta mugimendu feministan parte hartzen du[3].

2024an, Herri Batasuneko Hautagaitza alderdiko kidea izanda, Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetan aurkeztu zen Tarragonako barrutirako hirugarren hautagai gisa, Sergi Saladié eta Eloi Redonekin batera[7]. Hori dela eta, alderdiak kritika asko jaso zuen, Cabrera zerrendan sartzeagatik genero-parekotasunaren printzipioa ez errespetatzea leporatuta[3], Cabrera Espainiako Erregistro Zibilean emakume gisa agertu den arren[2].

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cabrera emakume trans[6] edo pertsona ez-bitar[7] gisa identifikatzen da. 2022an armairutik irten zen[3]. Gainera, kataluniarra, neurodibergentea eta desgaitua da[6]. Haurtzaroan sexu-abusua jasan zuen[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Nerín, Gustau. «Un artista reclama 100 € a Felip VI pel tancament del MNAC» El Nacional 2019-06-26 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  2. a b (Katalanez) «La CUP s’entrega al deliri trans i participa de l’esborrat de les dones a les llistes electorals per al 12M» LAlternatiu 2024-04-14 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  3. a b c d e (Katalanez) Recasens, Gerard. «Qui és Ortésia Cabrera, la candidata trans de la CUP que ha causat enrenou a xarxes» E-Notícies 2024-04-30 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  4. a b (Katalanez) «El Centre d'Art Lo Pati estrena un nou festival sobre l'extinció» Diari de Tarragona 2017-05-23 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  5. (Katalanez) «Oriol Fuster Cabrera» Godall Edicions (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  6. a b c d (Katalanez) «Ortésia Cabrera: carnet n. 199» Plataforma Assembleària d'Artistes de Catalunya (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  7. a b c d e (Katalanez) «#12M: L’ampostina Ortésia Cabrera, número 3 de la llista de la CUP encapçalada per Sergi Saladié» Ebre Digital 2024-04-08 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  8. (Katalanez) «Formacions ja realitzades» Departament de Cultura de la Generalitat de Catalunya (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  9. (Katalanez) «Una gestió diferent del dolor» TimeOut 2019-09-10 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  10. (Gaztelaniaz) «Oriol Fuster Cabrera» Arteinformado (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  11. (Katalanez) «intimitat forçada» Listen Notes (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  12. (Katalanez) «En pròpia pell (intimitat forçada) :: Ortésia Cabrera i Associació Asperger de Catalunya» Sant Andreu Contemporani (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  13. (Gaztelaniaz) «Los escribientes» Centre d'Arts Santa Mònica (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  14. (Katalanez) «Reus se suma a la celebració del Dia Mundial de Conscienciació sobre l'Autisme» Infocamp 2022-04-01 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  15. (Gaztelaniaz) «Ortésia Cabrera, la candidata trans e independentista de la CUP por Tarragona, se hace viral en redes sociales» Vozpópuli 2024-04-13 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  16. (Katalanez) «Oriol Fuster: "Abans de la pandèmia certs relats eren percebuts com a minoritaris"» Surtdecasa 2022-01-19 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  17. (Katalanez) «Ortésia Cabrera serà la cap de llista de les Terres de l'Ebre per la CUP» Llibertat.cat 2024-04-16 (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]