Osaka (prefetura)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Osaka prefetura
大阪府

bandera
Bandera
Estatua JaponiaJaponia
Hiriburua Osaka (hiria)
Eskualdea Kansai
Map of Japan with highlight on 27 Osaka prefecture.svg
Azalera
1.897,85 km²
Biztanleria
Dentsitatea
8.817.166 (2005)
4.640,00 bizt/km²
Uhartea Honshu

Osaka prefetura (大阪府 Ōsaka-fu?) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Osaka hiria da.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

Osaka prefetura 1868an sortu zen, Meiji aroaren hasieran, Kawachi, Izumi eta Settsu antzinako probintzien lurraldean.

Geografia [aldatu]

Osakako prefeturako mapa.

Osaka prefeturaren mugak hauek dira: iparraldean Hyōgo eta Kyoto prefeturak; ekialdean, Nara prefetura, eta hegoaldean Wakayama. Mendebaldean Osakako badia dago. Yodo eta Yamato ibaiek zeharkatzen dute prefetura.

Kansaiko nazioarteko aireportua eraiki baino lehen, Osaka zen Japoniako prefeturarik txikiena, baina aireportua uharte artifizial batean eraiki zen, eta, ondorioz, prefeturaren azalera Kagawa prefeturakoa baino handixeagoa da orain.

Prefeturaren lurraldearen % 11 natura-parke gisa babestuta dago.

Hiriak [aldatu]

Osakako prefeturak 33 hiri ditu:

Osaka hiriko Umeda negozio-barrutiaren ikuspegi panoramikoa Ritz Carlton hoteletik

Herriak [aldatu]

Hauek dira herriak barrutika:

Ekonomia [aldatu]

Elektronikaren enpresa erraldoiak daude prefeturan, hala nola Panasonic eta Sharp. Hala ere, enpresa txiki eta ertainak dira nagusi (330.737 enpresa txiki eta ertain zeuden 2006an, hau da, prefeturako enpresen % 99,6).

Industria askotarikoa da: apartu elektrikoak, produktu kimikoak eta farmazeutikoak, industria astuna, elikagaigintza eta eraikuntza.

Garraioa [aldatu]

Osakako prefeturak hiru aireportu ditu: Kansaiko nazioarteko aireportua, Osakako nazioarteo aireportua eta Yaoko aireportua.


Kanpo loturak [aldatu]