POUM
Wikipedia(e)tik
| Partido Obrero de Unificación Marxista POUM |
|
|---|---|
| Sorrera | 1935 |
| Desegitea | 1980 |
| Ideologia politikoa | sozialismoa, komunismoa, marxismo iraultzailea |
Batasun Marxistaren Langile Alderdia (POUM, Partido Obrero de Unificación Marxista gaztelaniaz, Partit Obrer de d'Unificació Marxista katalanez) Espainiako alderdi politiko komunista izan zen, troskismoari lotutakoa. Bere eragin-eremu nagusia Katalunia izan zen, Lleidako probintzia batez ere.
1935ko irailaren 29an sortu zen Bartzelonan Bloc Obrer i Camperol eta Esquerra Comunista alderdien baturarekin. Zuzendarien artean Joaquim Maurín, Andreu Nin, Jordi Arquer i Saltor, Pere Bonet i Cuito, Enric Adroher, Julián Gorkin, Juan Andrade, Albert Masó eta Salvador Clop zeuden.
Sortu zenean, POUMek 8.000 militante eta ia 40.000 jarratzaile zituen.
Bere buruzagirik ezagunena Andreu Nin izan zen, PSUCeko komunistek traidoretzat hartuta hil zutena.
Ikus, gainera [aldatu]
| Artikulu hau Politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |