Andreu Nin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Andreu Nin i Pérez (El Vendrell, Katalunia, 1892 - Madril, Espainia, 1937) Kataluniako politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maisua eta kazetaria izan zen. 1919an CNTko kide zen, eta erakunde anarkista horren barruan komunisten joerakoa.

1922tik 1929ra Moskun bizi izan zen; baina trotskista izatea egotzi ziotela eta, 1929an Sobietar Batasunetik alde egin behar izan zuen eta Kataluniara itzuli zen. Bloc Obrer i Camperol erakundea sustatu zuen.

1931n Esquerra Comunista taldea sortu zuen. 1935ean bi erakunde horiek elkartu eta Partit obrer d´unificació marxista (POUM) sortu zenean, batzorde nagusiko kidea izan zen Nin.

1936ko otsailean Frente Popularreko diputatu hautatu zuten; Espainiako Gerra Zibila hasi zenean POUMeko zuzendari izendatu zuten; 1936ko irailetik abendura Generalitateko Justizia kontseilari izan zen. 1937ko udaberrian Bartzelonan komunisten eta anarkisten artean izandako istiluetan sobietar polizia politikoak atxilotu, Madrila eraman eta hil egin zuen.

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Les anarchistes et le mouvement syndical (Anarkistak eta mugimendu sindikalista) (1924): Liburu honetan anarkismoaren garrantzia Europako sindikalismoaren barruan aztertu zuen, bereziki Kataluniako kasua aztertuz.
  • Les dictadures dels nostres dies (Gure garaiko diktadurak) 1930).
  • El proletariado español ante la revolución (Espainiako langileak iraultzaren aurrean) (1931).
  • Els moviments d'emancipació nacional (Nazioaren burujabetzarako higikundeak) (1935): herrien burujabetasunaren aldeko testua.

Bestetik, errusiar eleberri batzuk itzuli zituen katalanera.

Bartzelonan, Andreu Ninen aldeko oroigarria.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andreu Nin Aldatu lotura Wikidatan
Wikiturrietan testuak daude honi buruz:
Andreu Nin

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Katalanez) Pelai Pagès: Andreu Nin. Una vida al servei de la classe obrera. Bartzelona: Laertes, 2009.
  • (Gaztelaniaz) Gutiérrez-Alvarez, Pepe, Un Ramo de rosas rojas y una foto. Variaciones sobre el proceso del POUM. Bartzelona: Laertes, 2009. ISBN 978-84-7584-655-2

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]