Pablo Zalba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zalba (argipena)».
Pablo Zalba Bidegain
Pablo Zalba

Karguan
2009(e)tik

Jaiotza 1975eko urtarrilaren 28a (39 urte)
Iruñea,  Nafarroa
Alderdi Politikoa Alderdi Popularra
Lanbidea Ekonomista

Pablo Zalba Bidegain (Iruñea, 1975eko urtarrilaren 28a) euskal herritar politikari eta ekonomialaria da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997an Nafarroako Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa ikasketak egin ondoren, zenbait enpresa pribatutan lan egin zuen. 2009ko hauteskundetan, korellar hau europar legebiltzarkide hautatu zuten, Alderdi Popularraren zerrendan.[2]

2011ko martxoan The Sunday Times egunkariak eginiko kazetaritza lan batean, legeak diruaren truke onartzen zituzten europar legebiltzarkideetakoa izateaz akusatu zuten.[3][4]

Hala ere, ikerketak eginda, Zalbak iruzurrik ez zuela egin ondorioztatu zuen OLAFek (Europako Batzordearen Iruzurraren aurkako Bulegoa). Izan ere, lobby bateko kidetzat hitz egin zioten kazetariek iradokitako aldaketa proposamenak parlamentuan aurkeztea onartu zuen Zalbak, eta aurkeztu ere egin zituen, baina ez zuen trukean dirurik jaso.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.