Palikir

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Palikir

Palikir
Surfean Palikir Pass delakoan.
Estatua Mikronesiako Estatu FederatuakMikronesiako Estatu Federatuak
Udalerria Sokehs
Estatua Pohnpei
Herritarra palikirtar
Koordenatuak

06°55′04″N 158°11′06″E / 6.91778°N 158.18500°E / 6.91778; 158.18500Koordenatuak: 06°55′04″N 158°11′06″E / 6.91778°N 158.18500°E / 6.91778; 158.18500

Biztanleria 6.227 bizt. (2004)
Sorrera 1980ko hamarkada[1]
Palikir Pohnpeiko mapa batean.

Palikir Mikronesiako hiriburua da; administratiboki Federazioa osatzen duten lau estatuetako batean, Pohnpein dago, Sokehs udalerrian. 2004an hiriguneak 6227 biztanle zituen eta udalerriak 9900.

Geografikoki Pohnpei[2] uhartean dago. Uhartea, aldi berean, Karolinetan dago.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pohnpei Mikronesiako Estatu Federatuetako uharterik handiena da. Bertan Kolonia da biztanlerik gehien duen hiria, uhartearen iparraldean.

Palikir Koloniatik 5 km hego-mendebalderantz jota dago, uhartearen ipar-mendebaldean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berez populazio gune moduan historia laburrekoa da. Bigarren Mundu Gerra baino lehen gutxi ziren inguruan bizi ziren pohnpeitarrak. Gerra honetan japoniar itsas armadak, Kitagawa kapitaina buru zela hegazkinentzako pista bat eraiki zuen hor. Amaitu eta berehala bonbardatu egin zuten eta ezin izan zuten inoiz erabili.

Eremuaren berpopulazioa 1980ko hamarkadan gertatu zen; Mikronesiak independentzia eskuratu zuenean AEBetako gobernuak estatu berri honetako hiriburua izango zena eraikitzeko dirua eman zuen. Hiriburua japoniarren pista zaharrak okupatzen zuen lekuan egin zen. 1989an hiriburu bihurtu zen.

Hala ere, hiria dagoen Sokehs udalerriak historia luzeagoa du eta uhartea okupatu zuten espainiar edota alemaniarren kontrako altxamenduetan nabarmendu zen[3].

Jakingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gobernu federalaren eta Epaitegi Nagusiaren egoitzak bertan daude. Pohnpei estatuko administrazioa ere hiri honetan dago. Hiriburu gisa Kolonia ordezkatu bazuen ere, bera baino biztanle gutxiago du eta Weno (Chuuken dagoena) biztanlerik gehien duen Mikronesiako Estatu Federatuetako hiritik urrun.

Paisaia tropikalean integratzeko Mikronesiako arkitektura tradizionalean oinarritutako bi solairutako eraikin-lerro bat diseinatu zen, ekialde-mendebalde ardatzean lerrokatuak argi naturala eta haize alisioak hobeto baliatzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hiriburu berri gisa berreraiki zen aldia.
  2. Estatuari izena ematen diona da; estatuak uharte gehiago hartzen ditu bere baitan.
  3. The Sokehs Rebellion webgunea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]