Passage to Marseille

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Passage to Marseille
Datuak
Jatorrizko izenburua Passage to Marseille
Izenburua euskaraz Marseillarako Txartela
Urtea 1944
Estreinaldia 1944ko otsailaren 16a
Generoa abentura, drama, gerra
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 109 minutu
Banatzailea Warner Bros.
Zuzendaria
Michael Curtiz
Ekoizleak
Hal B. Wallis
Gidoilariak
Casey Robinson
Jack Moffitt
Charles Nordhoff eta James Norman Hall idazleen Sans Patrie eleberrian oinarritua
Musikagileak
Max Steiner
Argazkilariak
James Wong Howe
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

Passage to Marseille (euskaraz Marseillarako Txartela) 1944ko Michael Curtiz hungariar-estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko gerra filma bat da. Charles Nordhoff eta James Norman Hall idazleen Sans Patrie ("Aberririk Gabe") eleberrian oinarritua dago. Soinu banda Max Steiner musikagileak konposatu zuen.

Bertan, 1941eko Casablanca filma ospetsuko jatorrizko aktore-multzoko jende askok antzeztu zuen, tartean Humphrey Bogart, Claude Rains, Sydney Greenstreet, Peter Lorre eta Helmut Dantine, bai eta Michèle Morgan (Casablanca filman Marseillesa ereserkiaren emakumezko abeslaria), Victor Francen, Philip Dorn eta George Tobias ere.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerran Freycinet kapitainak Jean Matrac gerra-berriemailaren istorioa kontatzen du, gizon betilun eta ixil harekiko erabat jakin-mindua. Matrac, frantziar kazetaria Municheko Biltzarraren aurkaria da, Deabruaren uhartean espetxeratua eta erbesteratua egon da. Beste lau presoekin zaindariak saihestu eta txalupa batean ihes egiten dute, Ozeano Atlantikoan Marseillara doan Freycinet kapitainaren ontziak jasotzen dituelarik. Irratiz Frantzia Alemania Naziaren aurrean errenditu dela jabetzen dira, armistizioa eskatuz. Ondorioz, herrialdearen hegoaldean alemaniaren lagun den Vichyko gobernua eratu da, hain zuzen ere heuren ontzia doan Marseilla hiria kokatzen den eremua.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste aktore hauek ez dira kredituetan agertzen:

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]