Pater Noster txikia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pater Noster txikia
Jatorria
Argitaratze-data1425
Aurkikuntza data1957
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Kokapena
LekuaIruñeko katedrala

Pater Noster txikia 15. mendeko hasierako euskarazko testu bat da, otoitz moduko bat, 1425. urtean edo lehenago datatua. 1957. urtean eman zen ezagutzera testua. Iruñeko katedraleko liburutegian gordeta dago. Euskarazko testu arkaikoen hurrenkeran (esaldi solteak albora utzita), 2. zaharrena litzateke Ander Ros Cubas filologoak 2020an egindako sailkapenaren arabera[1], Matxin Zalbaren gutunaren ondoren.

14. mendeko kodize batean dago testua. Kodizeak Arnaldo Barbazangoa Iruñeko gotzainaren (1318-1355) eskuizkribua biltzen da, baina amaierako orri solte batean hizkuntza desberdinetan egindako esaldi solteak daude, luma-proba zahrragoak seguruenik, eta horien artean da otoitza[2].

Transkribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Letra gotikoz dago idatzia otoitza, eta hauxe da transkribapen bat:

Virgo clemens, Virgo pia, Virgo dulçis al[…
todavía. Pater noster chicia, Deus peretençia,
lurrac dac[ar] […
çoçac ardanbusti, baradiçu menda verde macu onac ard[…
liburuetan iracurten, arguiçagui eraiçeten, çeru[a…
davilça Jangoicoaren apostru maestru jaun d[…
Agnus Dei qui tollis peccata mundi egunean
telo meo garadela çure gomendatu.
Gura iruretan d[…
arima salvatu.

liburuetan iracurten

Testua ez da analisatzeko erraza. Luma-probak izanik, eskribauari burura datozkion esaldi solteak izan daitezke, ez derrigor zentzua dutenak, baina Koldo Mitxelenak eta Jose Maria Satrustegik nabarmendu izan dute ahozko tradizioko otoitzekin konexioak badirela[2]. Esate baterako:

  • Berueteko lekukotza: Pater noster txikii, Jesus penitentzii. Lurrak dekar arogi, txotxa arduan gorrii-
  • Luzaidekoa: Ave Maria xuria, bost penitentzia. Lurrak dakar ogia, xoxak ardan gorria.
  • Azkuek Gipuzkoan jasoa: Pater noster txikia, lurrak dakar ogia, txotxak ardo txuria, Paradisuko gloria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ene laztan gozo ederra... filologia azterketa» oinati.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-04).
  2. a b Reguero Ugarte, Urtzi. (2017). Goi-nafarrera arkaiko eta zaharra: azterketa eta testuak. , 66-67 or. (Noiz kontsultatua: 2020-12-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]