Patri Espinar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patri Espinar

Bizitza
JaiotzaUsansolo1985eko apirilaren 16a (39 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria eta futbolaria

Patricia Espinar LabiánPatri Espinar izen-deiturez ezaguna— (Usansolo, 1985eko apirilaren 16a) Euskal Herriko pilotaria eta futbolaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espinar Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziaduna da (UPV/EHU). Emakume pilotarien Elkartea, 2019ko ekainean sortzaileetariko bat izan zen, emakumeen pilota sustatzeko, kontzientzia sortzeko eta duintzeko asmoa duen elkartea eta bera presidentea da.[1]

Futbolari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esku pilotan hasi aurretik futbolean jokatu zuen: 2002-2003an CFF Bilbaon, 2003-2004 Athletic B taldean, 2004-2005 Barakaldon, 2005-2006 Arratian eta 2008 eta 2014 artean Oiartzun Kirol Elkartean aritu zen.[2]

Pilotari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patri Espinar, 2018. urtean.

Futbolari izatean gain, palan jokatzen hasi zen. Trinketean Munduko txapelduna izan zen 2008an.[3] Bizkarrezurreko omoetako lesio batek ez zion 2017an I. Emakume Master Cup txapelketan aritzen utzi.[4] Urte bukaeran, ordea, Kolonbian jokaturiko Munduko one wall txapelketan jokatzea erabaki zuen eta bi urrezko domina eskuratu zituen, bakarkako txapelketan eta binakakoak, Amaia Araiztegirekin batera.[5][6] 2018an esku-huskako pilotan hasi zen jokatzen. Emakume Master Cup-ean binakako txapelketan finalista izan ondoren lau t'erdikoan txapeldun izatea lortu zuen Olatz Arrizabalagari 22-9 irabaziz.[7][8]

Futbolean zein pilota, kirolari gisa, bere azalean bizi izan ditu gizonezkoentzat antolaturiko disziplinetan aurrera egiteko oztopo eta erronkak:

“Eskuz hasi nintzenean neska oso gutxi geunden, txapelketak mutilen aurka jokatu behar genituen… Frontoietan emakume gehiago dago orain, lehiaketak... Federazioan lan handia egin dute emakumearen integrazioa bultzatzeko. Futboletik nator ni: arbitro eta ordutegi txarrenak genituen, gauez entrenatu behar genuen, gizonezkoen arropa ematen ziguten… Geroz eta gehiago gara kexatu garenak, eta egoerak hobera egin du”. (Patri Espinar. 2015)[9]

Bestalde, EITBko Basetxea saioan eta El conquistador del Pacífico lehiaketaren XV. edizioan kapitana gisa aritu izan zen.[10][11]

2019tik Emakume Pilotarien Elkartearen presidentea da. Elkarte honek 80 emakume eskupilotan eta palan federatuta ditu.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2008an Munduko txapelduna Txileko trinkete lehiaketan.[3]
  • Munduko one wall txapelketa:
    • Bakarka (1): 2017
    • Bikoteka (1): 2017.
  • Emakume Master Cup:
    • Lau t'erdikoa (1): 2018.[12]
    • Bikoteka (0): 2018an bigarren.

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018an Galdakaon omenaldia.[3]
  • 2018an Galdakaoko II Berdintasun saria, emakume kirolarien lana aitortzekoa.[13]
  • Zirgari Saria 2019, "Ahalduntzea eta balio aldaketa" atalean, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren eskutik. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako saria da. Espinar bere kirol-gaitasunagatik saritua izan da (esku huskako pilota, paleta, futbola, mendia, piraguismoa…), baita kirol maskulinizatuetan aurrera jarraitzeagatik ere.[14][15]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Emakumezkoen pilota ikusaraziz - Info» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  2. «PATRI: Patricia Espinar Labián (Defensa)» www.aupaathletic.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
  3. a b c (Gaztelaniaz) «Galdakao homenajea a Patricia Espinar, campeona de pelota mano en Colombia - ABC.es - Noticias Agencias» ABC (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  4. (Gaztelaniaz) «Patri Espinar y la paciencia. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-06-01).
  5. «Patri Espinar Labián (Usansolo, 1985)» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
  6. (Gaztelaniaz) «Patri Espinar y la paciencia. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
  7. Erredakzioa. (2018-12-10). «Patri Espinar usansolotarra txapeldun da lau eta erdikoan» Geuria (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
  8. «Espinar conquista su primera txapela de la Emakume Master Cup del Cuatro y Medio» Mundo Deportivo 2018-12-09 (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  9. «Protagonisten bizipenak» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-01).
  10. (Gaztelaniaz) «Patricia Espinar, capitana del equipo verde de 'El Conquistador del Pacífico' | | Participantes | El conquistador del fin del mundo | EiTB» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  11. Erredakzioa. (2019-01-17). «El Conquistador del Pacifico saioan kapitaina izango da Patri Espinar» Geuria (Noiz kontsultatua: 2019-06-01).
  12. «“He recuperado las ilusiones de la infancia y las he hecho realidad”» Mundo Deportivo 2018-12-11 (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  13. «Galdakaoko Udala» www.galdakao.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-16).
  14. «Bizkaia.Eus: - Emakume eta Gizonen arteko Berdintasuna - Zirgari Sariak - Zirgari Sariak 2019» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  15. (Gaztelaniaz) «El Athletic femenino y la pelotari Patricia Espinar, premios de Igualdad. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]