Pello Borboi Bi Sizilietakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pello Borboi Bi Sizilietakoa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPedro Juan María Alejo Saturnino de Todos los Santos de Borbón-Dos Sicilias y Orleans
JaiotzaMadril1968ko urriaren 16a (55 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
AitaKarlos Borboi Bi Sizilietakoa, Espainiako infantea
AmaAna Orleansekoa
Ezkontidea(k)Sofía Landaluce y Melgarejo (en) Itzuli  (2001eko martxoaren 30a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Bourbon-Two Sicilies (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Pello Borboi Bi Sizilietakoa edo Pello Borboi Bi Sizilia eta Orleansekoa (Madril, Espainia; 1968ko urriaren 16a) Borboi leinuko partaide bat da. Nafarroako Erresumaren erregenahia, Bi Sizilietako printzea, Calabriako dukea, Casertako kondea eta Bi Sizilietako Errege-leinuko ustezko burua.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pello Madrilen jaio zen eta Pello Joan Mari Alexo Saturdi Deunoro izen osoarekin bataiatua izan zen. Karlos Borboi Bi Sizilietakoa (1938-†2015) zenaren eta Ana Orleansekoaren (1965) semea da. Aitaren aldetik, Alfontso Borboi eta Borboi infantea izandakoaren eta Alizia Borboi Parmakoa Nafarroako erreginahia izandakoaren iloba da. Amaren aldetik berriz, Henrike Orleansekoa Frantziako erregenahia eta Orleans Bragantzako Elisabet printzesa izandakoen iloba da.

Nahiz eta bere aurrekoak uko egin eta eskubide hobeko senitartekoak egon[1], 1861ean iraungitako Bi Sizilietako Erresumaren koroa, Bi Sizilietako Errege-leinuko burutza eta honi datxezkion titulu dinastikoak 1960 urtean Pelloren aitonak, Alfontso Borboi eta Borboikoak, aldarrikatu zituen ustezko Bi Sizilietako erregenahian bilakatuz. 1964an Alfontso Borboi eta Borboikoa hiltzerakoan Pelloren aitak, Karlos Borboi Bi Sizilietakoak, aldarrikapen hoiek bereak egin zituen. Era berean aldarrikapenei jarraipena emanaz Karlos hil ostean Pellok 2015ko azaroaren 5ean komunikatu bat plazaratu zuen bere aita eta aitonaren aldarrikapenak onartuz eta bereak eginez. Aldarrikapen hoietan aurkari du Castroko dukea den Karlos Borboi Bi Sizilietakoa[2].

Modu berean, bere amona Alizia Borboi Parmakoa zendu ostean[3], eta nahiz eta publikoki dagokion koroa ez aldarrikatu, nafar legitimista batzuentzat erresuma horretako zilegizko erregea ere bada Pello II.a izen eta zenbaki ordinalarekin 2017ko martxoak 28 geroztik Nafarroako errege-erreginen oinordetzarako ohiko legeen arabera.[4]

Ondorengotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001eko martxoaren 30ean Madrilen ezkondu zen Sofia Landaluze Melgarejorekin. Bikoteak zazpi seme-alaba izan ditu:

  • Jaime Borboi Bi Sizilietakoa, Nafarroako printze erregegaia eta Notoko dukea (1993). Gurasoen ezkontza aurretik jaiotakoa. Nafarroako Erresumako erregegai bezala eta bere aitak horrela aditzera emango balu, berari legokioke Vianako printzea titulua.
  • Joan Borboi Bi Sizilietakoa, Nafarroako infantea (2003).
  • Paulo Borboi Bi Sizilietakoa, Nafarroako infantea (2004).
  • Pello Borboi Bi Sizilietakoa, Nafarroako infantea (2007).
  • Sofia Borboi Bi Sizilietakoa, Nafarroako infanta (2008).
  • Zuria Borboi Bi Sizilietakoa, Nafarroako infanta (2011).
  • Maria Borboi Bi Sizilietakoa, Nafarroako infanta (2015).

Tituluak eta tratamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Baxenabarran (lehian)[5]:
    • 1994-2015: Berorren Erret Gorentasuna Pello Borboi Bi Sizilietakoa, Nafarroako infantea.
    • 2015-2017: Berorren Erret Gorentasuna Pello Borboi Bi Sizilietakoa, Nafarroako printzea.
    • 2017-egun: Berorren Maiestate Pello II.a Erregea, Nafarroako Erregea.
  • Napolin eta Sizilian:
    • 1968-2015: Berorren Erret Gorentasuna Pello Borboi Bi Sizilietakoa, Bi Sizilietako printzea, Notoko dukea.
    • 2015-egun: Berorren Erret Gorentasuna Pello Borboi Bi Sizilietakoa, Bi Sizilietako printzea, Calabriako dukea eta Casertako kondea.
  • Espainian:
    • 1994-egun: Pello Borboi Bi Sizilia eta Orleans Jaun Txit Gorena

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) Ordre de succession au trône des Deux-Siciles
  2. (Italieraz) [1] Pello Borboi Bi Sizilietakoaren Bi Sizilietako Errege-leinuko burutzaren aldarrikapenen onarpena
  3. Alizia Borboi Parmakoaren eskela
  4. (Gaztelaniaz) «Dossier con las normas de sucesión del Reino de Navarra y árbol genealógico comentado con motivo del 98º aniversario del nacimiento de la reina titular», Nafarroako Errege Etxearen Seneskalia, 2015-11-13.
  5. Nafarroako egungo erregenahiak

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pello Borboi Bi Sizilietakoa Aldatu lotura Wikidatan