Caserta
|
Caserta |
|
|---|---|
| Campania | |
| Estatua | |
| Estatua Eskualdea Probintzia |
Campania Caserta |
| ISTAT kodea | 061022 |
| Koordenatuak | 41°5′0″N 14°13′0″E / 41.08333°N 14.21667°EKoordenatuak: 41°5′0″N 14°13′0″E / 41.08333°N 14.21667°E |
| Eremua | 53,91 km2 |
| Posta kodea | 81020 - 81100 |
| Biztanleria | 78.872 bizt. |
| Dentsitatea | 1.463,03 bizt./km² |
| [1] | |
Caserta Italiako hiri bat da, Campania eskualdekoa. Casertako probintziako hiriburua da. Terra di Lavoro eskualde historikoaren lautada emankorrean kokatuta dago.
Hiri modernoa XVI. mendeaz geroztik garatu zen, apezpiku-egoitza zen CasertaVeccchiatik 10 km-ra baitago. Hiriaren gorenaldia XVIII. mendean izan zen, Karlos III.a Espainiakoak bertan eraikiarazi zuenean bere jauregi berria (1870ean amaitua).
XIX. mendean hiria azkar garatu zen. 1818an, Terra di Lavoro probintziako buru bilakatu zen, eta 1842an bertara lekualdatu zen Caserta Vecchiako apezpiku-egoitza.
Bigarren Mundu Gerran, Casertan sinatu zuen kapitulazioa Italiako armada alemanak 1945ean.
Monumentuak [aldatu]
Aipagarria da errege-jauregi barrokoa, bere lorategi eta iturriekin; Europan XVIII. mendean eraikitako eraikinik handienetako bat da. Jauregia eta haren lorategia, Vanvitelli akuaduktua eta San Leucio eraikin-multzoa gizateriaren ondare izendatu zituen Unescok 1997an.