Pello Zabala

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pello Zabala (Amezketa, Gipuzkoa, 1943) fraide frantziskotarra, euskal idazlea, irratiko aurkezlea, musikazalea eta meteorologoa da.

Hainbat urtez ibili zen Euskadi Irratian, hasieran musika programa egiten eta ondoren egurialdiaren iragarpenak ematen, tartean bide tradizionalak eta tenporak kontuan hartuz. Halaber, kate berean "Klasikoak gaur" irratsaioa aurkezten ibili da (5.000 saiotik gora egin ditu), musika klasikoa eskaintzen duena.

Halaber, "Berria" egunkariaren blog komunitatean dabil 2006ko urritik, "Mendiko behatokitik" izenekoan idatziz.

Arantzazuko santutegian bizi da (Oñati).

Idazlanak

  • Naturaren mintzoa: Egunez egun, sasoien gurpilean (Alberdania, 2000).
  • Zeruan zer berri: Arantzazuko talaiatik eguraldiari begira (Alberdania, 2006).

Kanpo loturak