Pelope

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Pelope[1] (antzinako grezieraz Πέλοπας) Greziar mitologian, Peloponesoko heroia da, Tantaloren semea eta Zeusen biloba. Aitak, hil eta laurdenkatu ondoren, jainkoei eskaini zien jateko. Zeusek Pelope berpiztu zuen, eta bolizko beso bat jarri zion Demeterrek jandako besoaren ordez. Hipodamiarekin ezkondu zen eta Pisako errege izan zen. Olinpiar Jokoak hasi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pelope Aldatu lotura Wikidatan