Percival Lowell
Wikipedia(e)tik
Percival Lawrence Lowell (Boston, Massachusetts, AEB, 1855eko martxoaren 13a - Flagstaff, Arizona, AEB, 1916ko azaroaren 12a) Estatu Batuetako astronomoa izan zen, Amy Lowelleren neba.[1]
Biografia[aldatu]
Marte planetari buruzko azterketa sakonak egin zituen, eta Marten gainazalean ubideak zeudela frogatu nahi izan zuen 1893. urteaz geroztik. Le Verrier astronomoaren metodoa ondu ondoren, Neptuno aurkitu eta beste planeta bat ikusi zuen harantzago. 1915ean zehaztu zuen planeta berri horren orbita zein zen, eta non behar zuen. 1930ean Clyde Tombaugh astronomoak, Lowellek aurrez esan zuen bezala, aurkitu zuen Pluton planeta nanoa.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.