Clyde Tombaugh
Wikipedia(e)tik
Clyde William Tombaugh (Streator (Illinois) 1906ko Otsailaren 4an – Las Cruces (Mexiko Berria) 1997ko urtarrilaren 17an). 1930. urtean Plutoi planeta aurkitu zuen astronomo estatu batuarra zen.
Tombaugh-ek, Lowell Behatokian egiten zuen lan, Flagstaffen (Arizona). Han, Neptuno baino urrunago dauden gorpuak sistematikoki bilatzen zituen. Tombaugh-ek, X Planetaren bila zebilen, balizko planeta bat Neptunorekin grabitatorioki interakzionatuz Neptunoren orbitaren xehetasunak azalduko zituena. X Planetaren existentzia Percival Lowell eta William Pickering-ek iragarri zuten.
Plutoi planetak Plutoi Jainko Erromatarrarengandik hartu zuen izena. Plutoi Jainkoa, hildakoen jainkoa zen eta ikustezina bihurtzeko ahalmena zuen.
1931. urtean aurkitu zuten asteroideak, 1604 Tombaugh izena hartu zuen Tombaugh astronomoaren omenez. Tombaugh-ek 14 asteroide aurkitu zituen. Honako hauek dira berak aurkitutako asteroideak: