Planeta nano
Wikipedia(e)tik
Planeta nanoak, Nazioarteko Astronomia Elkarteak 2006. urtean eguzki-sistemako gorputzen sailkapen berriaren barnean sortutako sail berria da, planeta eta eguzki-sistemako gorputz txikiekin batera. 2010. urtearen hasieran 5 planeta nano zeuden eguzki sisteman: Zeres, Pluton, Haumea, Makemake eta Eris. Hala ere, eguzki-sisteman planeta nano izena jasoko luketen beste gorputz asko daudela ziurtzat jotzen da.
Eguzki-sistemako gorputz batek, planeta nanotzat sailka dezaten, baldintzak hauek bete behar ditu:[1]
- eguzkiaren inguruko orbita batean dabil;
- badu nahikoa masa, gorputz zurrunaren indarra gainditu eta oreka hidrostatikoa lortzeko, forma esferikoa edo ia esferikoa lortuz;
- bere orbitaren inguruak garbitzen ditu.
Definizio berriaren ondorioz, Pluton planeta izatetik planeta nano izatera igaro zen. Era berean, Zeres asteroide izatetik planeta nano izatera igaro zen.
Planeta nanoen zehaztasunak [aldatu]
| Izena | Zeres | Pluton | Eris | Makemake | Haumea |
|---|---|---|---|---|---|
| Irudia | |||||
| MPC erakundeko zenbakia | 1 | 134340 | 136199 | 136472 | 136108 |
| Eguzki-sistemako eskualdea | Asteroide gerrikoa | Kuiperen eraztuna | Disko sakabanatua | Kuiperen eraztuna | Kuiperen eraztuna |
| Diametroa, km-tan | 975×909 | 2306 ± 20 | 2400 ± 100 | 1300–1900 | ~1400 |
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ (Ingelesez) IAU-AUI (2006), RESOLUTION B5 Definition of a Planet in the Solar System, http://www.iau.org/static/resolutions/Resolution_GA26-5-6.pdf
Ikus, gainera [aldatu]