Peter Falk
Peter Falk gaztetan. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Peter Michael Falk | |
| Jaio | 1927ko irailaren 16a | |
| Hil | 2011ko ekainaren 23a (83 urte) |
|
| Bikotekidea | Alyce Mayo (1960–1976, dibortziatua) Shera Danese (1977–2011, aktorearen heriotza) |
|
| Webgunea | www.peterfalk.com | |
| IMDB | IMDBko fitxa | |
Peter Falk (1927ko irailaren 16a, New York - 2011ko ekainaren 23a, Beverly Hills, Kalifornia) estatubatuar aktore bat da. Gehienbat itxuraz axolakabea eta zarpaila baina izatez ikertzaile buruargia zen Columbo detektibea antzezteagatik ospetsua izan zen.
Aho ertzetik hitz egiteko duen modua eta hiru urte zituela begi bat galdu zuelako duen begirada bitxia ziren Falken itxuraren ezaugarri nabarmenenak. Gizarte Ikerketetan lizentziatu zen 1951n, eta bi urte geroago administrazio publikoko masterra egin zuen Siracusako Unibertsitatean. Connecticut estatuko gobernurako lan egin zuen, 1955ean aktore bihurtzea erabaki zuen arte. New Yorkeko antzokietan hasi zuen aktore karrera, eta 1956an The Iceman Cometh tragedia antzeztu zuen. Aurrerago Broadwayko The Prisoner of Second Avenue komediako protagonista izan zen, 1971n. Falkek 1958an egin zuen zinemarako lehen filma: Wind Across the Everglades. Film ezagunak ditu, halaber: Murder Inc. (1960), Pocketful of Miracles (1961), The Great Race (1965), Castle Keep (1969), The Cheap Detective (1978), All the Marbles (1981), The Princess Bride (1987) eta Tune In Tomorrow (1990).
Kanpo loturak [aldatu]
- Peter Falk aktorearen webgunea (Ingelesez)
- Peter Falk aktorearen IMDBko fitxa (Ingelesez)
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.