Petri plaka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Petri plaka

Petri plaka diametro desberdinak izan ditzakeen beirazko edo plastikozko ontzi zilindrikoa da. Sakonera txikikoa da eta forma bereko estalki bat du, baina zertxobait handiagoa duen diametroarekin, gainean jarri eta kutxatila estali ahal izateko.

Mikrobiologiako laborategian erabiltzen da batez ere bakterioen kultiboetarako. Mikroorganismo hauen hazkuntzarako ordea, hazkuntza-inguru desberdinak erabili behar dira. Hazkuntza-inguru horiek solidoak izan behar dira, hots, agarra eduki behar dute (hazkuntza-inguru likidoekin saiodiak erabiltzen baitira, ez Petri plakak).

Richard Julius Petri bakteriologo alemaniarrak asmatua izan zen 1877an. Hau, Robert Kochen laguntzailea izan zen.

Beirazko petri plakak berrerabiliak izan daitezke, horretarako esterilizatu egin behar dira aurretik (ordubetez 160°C-tan aire lehorra duen Pasteur labean). Plastikozkoak aldiz, erabili ondoren, bota egiten dira. Azken hauek dira gaur egun laborategi gehienetan erabiltzen direnak, ez baitira esterilizatu behar erabiltzen diren bakoitzean.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Petri plaka