Petri Abelardo
Petri Abelardo (frantsesez: Pierre Abélard) filosofo eta teologo frantsesa izan zen (Le Pallet, 1079 - Chalon-sur-Saône ondoan, 1142). Teologia Eskolastikoa eta Logika irakatsi zituen Parisen. Eloisarenganako izan zuen amodioak eta hori eragozteko haren osaba Fulberten ahaleginek famatu dute historian.
Abelardoren doktrina kondenatua izan zen bi Kontziliotan (Soissons, 1121; Sens, 1140), eta bere irakaspenak bildu zizkioten etsaiek monasteriotik monasteriora etengabe aldatuz ibiltzera behartu zuten. Unibertsalen auzian, egun "kontzeptualismo" deituaren antzeko jarrera hartu zuen, errealismoa kritikatuz eta nominalismoa onartu gabe. Bere obra nagusiak: Dialogus inter philosoforum, Ethica, Historia calamitatum Abaelardi, Sic et nunc, Theologia christiana.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.