Philip Freneau

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Philip Morin Freneau

Philip Morin Freneau (New York, 1752ko urtarrilaren 2 - Freehold, 1832ko abenduaren 18) Estatu Batuetako olerkaria eta kazetaria izan zen. Familia higanot batean jaio zen. Independentziarako Gerran abertzaleen aldeko lanak idatzi zituen: Gage jeneralaren bakarrizketa (1775), Gage jeneralaren aitorpenak (1775). Britainiarrek preso hartu zuten, eta gertakari horretan oinarri hartuta idatzi zuen Itsasotiko presondegi britainiarra (1781). National Gazette-ko idazlea izan zen. Hamiltonen finantza-politikari eraso zion, eta Jeffersonen alde agertu zen. Umorezko lanak idatzi zituen (Soldadu mozkorra), eta Ameriketako indiarren egoerari buruz idatzitako lehen lana ere harena izan zen (Indiarren hilerria). Izadiaz (Ezker-aihen basatia, Erle bat dela eta) eta heriotzaz ere idatzi zuen, erromantizisten ikusmoldea eredu zuela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]