Philippe Pinel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Philippe Pinel.

Philippe Pinel (Saint-André d'Alayrac, Tarn, Frantzia, 1745 - Paris, Frantzia, 1826) sendagilea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosa Okzitanian egin zituen medikuntzako ikasketak, eta Bicêtren eta Salpêtrièren izan zen sendagile. Parisa iritsirik, zientzia-lanen itzulpenak eginez eta matematika irakatsiz atera zuen bizibidea. 1792an Parisko Bicêtre eroetxeko mediku nagusi izendatu zuten, eta lehenengo aldaketa handiak egin zituen. Hala, gaixoei kateak kendu zizkien (zenbaitek 30 edo 40 urte zeramatzaten kateaturik). Berdin egin zuen 1794an Salpêtrièreko emakumeen eroetxeko zuzendari izendatu zutenean. Erotasuna eta deabruak hartua egotea gauza bera zirela zioen ustea alde batera utzirik, adimen gaixotasuna gehiegizko neke sozial eta psikologikoaren ondorio, eta neurri batean herentziaren ondorio zela aldeztu zuen.

Bere Nosographie philosophique (1798) lanean zenbait psikosi bereizi, eta haluzinazioak eta beste sintomak deskribatu zituen. Harena da orobat Traité médico-philosophique sur l´aliénation mentale ou la manie liburua (1801).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Philippe Pinel Aldatu lotura Wikidatan