Philippe de Broca
Wikipedia(e)tik
Philippe de Broca, jaiotza-izenaz Philippe Claude Alex de Broca de Ferrussac (Paris, Frantzia, 1933 - Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 2004), frantses zinemagilea izan zen.
Biografia [aldatu]
Abenturazko eta umorezko filmak egin zituen batik bat, eta horietako askotan Jean Paul Belmondo aktorea izan zuen protagonista Cartouche (1962), L'homme de Rio (1964), Les tribulations d'un chinois en Chine (1965). Yves Montandek ere de Brocaren zenbait lanetan parte hartu zuen, Le diable par la queue (1969) filmean, esaterako. Beste film batzuk: Chouans! (1988) eta Les 1001 nuits (1990).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.