Philippe de Champaigne

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Flandrian sortu zen pintore eta marrazkilari frantsesa (Brusela, 1602 - Paris, 1674). Bruselan ikasi ondoren, Italiarantz abiatu zen, baina Parisen geratu zen, Parisko Luxenburgoko Jauregiko dekorazio-lanetan. Ondoren, Nicolas Poussin pintorearekin hasi zen lanean, eta erretratuak eta paisaiak margotzen hasi zen. Erregearen amaren pintore ofizial bihurtu ondoren, mandatu asko izan zuen: erlijio-lanak Parisko karmeldarrentzat (Eguberria, 1628; Tenpluko aurkezpena, 1629) eta gortesauentzako erretratuak (Richelieu, 1635). Richelieuk eskatuta, lan ofizialak egin zituen, Estatuaren kargura (Luis XIII.aren erretratua, 1635; Parisko Sorbona, Val-de-Grace abadia eta Cardinal jauregiko dekorazioa; Gaston de Foix armagizonaren erretratua, 1635). Ordura arteko lan guztiak barrokoak, ugariak eta guztiz koloretsuak izan ziren. 1643. urtetik aurrera, haatik, Champaigne jansenisten artean ibili zen, eta ordura arteko kolore oparotasuna eta freskotasun barrokoa erlijio-giro estuko zuhurtasun eta urritasun bihurtu ziren (Port Royaleko erretratuak, Angélique Arnauden erretratua). Bilakaera hori dela medio, Champaigne Frantziako pintore klasizista nagusietakotzat hartu izan da gerokoan (Ex-voto, 1662, bere alaba Catherineren mirarizko sendatzearen oroigarri egin zuen koadroa).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Philippe de Champaigne Aldatu lotura Wikidatan